Udalbiltzako babes taldea aurkeztuko dute

Uztarria.eus 2010ko eka. 10a, 12:06

Bihar, ostirala, aurkeztuko dute taldea

Talde honen helburua Udalbiltza auzian auzipetuta daudenei babesa adieraztea da

Bihar, ostirala, aurkeztuko dute Udalbiltzaren aldeko Babes Taldea Azpeitiko udaletxean, 19:00etatik aurrera.

Babes talde horren helburua Udalbiltzaren aurkako auzian dauden auzipetuei babesa ematea, eta Azpeitiko kasuan batik bat Miren Odriozolari. Odriozolaz gain, Xarlo Etxezaharreta hazpandarra eta beste 20 lagun daude auzipetuta, eta uztailean hasiko da, Madrilen, haien aurkako epaiketa.

Elkarretaratzea

Ekainaren 19an, larunbata, Udalbiltza epaiketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute Azpeitiko plazan, 12:00etatik aurrera.

Uztarriak Miren Odriozola eta Xarlo Etxezaharretari egindako elkarrizketa ikusteko egin klik hemen .