Emakumeek jaialdia egingo dute gaur

Uztarria.eus 2010ko mai. 28a, 14:05

Jaialdia Betherrametan egingo dute, 19:00etatik aurrera

Larunbatean eta igandean, ikastaro desberdinetako emakumeek egindako lanen erakusketa izango da

Emakume Mahaiak antolatu eta Parekidetasun Sailak bultzatutatako ikastaroetan parte hartu duten emakumeek emanaldi berezia eskainiko dute gaur, ostirala, ikasturte amaierako emakumeen jaialdian.

Hainbat ekitaldi ikusteko aukera izango da Betharram Ikastetxean egingo duten jaialdian. 19:00etan emango diote hasiera jaialdiari, Amaia Garmendiak zuzendutako gitarra emandaldiarekin. Ondoren,19:30ean, Alaitz Olaizolak zuzendutako Loturak antzezlana egingo dute, antzerki hastapenetan parte hartu duten emakumeek. 21:00etan, berriz, afaria eta dantzaldia izango dira Kiruri jatetxean.

Ekimenak, ordea, ez dira gaur bakarrik izango. Larunbat eta igandean, hilak 29 eta 30ean, ere izango dira. Larunbatean eta igandean, ikastaro desberdinetako emakumeek egindako lanen erakusketa izango da; 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara.