Baigerak hilaren 19rako egun-pasa antolatu du

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 7a, 12:05

Leirera, Xabierrera eta Zangotzara joango dira

Irteerara joateko izena maiatzaren 10a eta 17a bitartean eman behar da

Baigera erretiratuen elkarteak irteera antolatu du hilaren 19rako, Leirera, Xabierrera eta Zangotzara.

Irteerarako izena maiatzaren 10etik 17ra bitartean eman behar da Baigeraren bulegoan, astegunetan 10:30etik 12:30era. Irteeran parte hartzeko txartelak 30 euro balio ditu.

Irteera egunean autobusak 08:30ean irtengo du azoka plaza atzetik eta hamaiketakoa norberak eraman beharko du; Baigerak edaria jarriko du. Leireko eta Xabierko gaztelua ikusi ondoren Zangotzara joango dira bazkaltzera, eta itzulera 19:00ak aldera izango dela azaldu dute Baigerakoek.