Gazteria Sailak bi ikastaro antolatu ditu datozen hilabeteetarako

Uztarria.eus 2010ko api. 26a, 15:04

Sukaldaritza italiarra eta lerrokako patinen ikastaroak antolatu ditu Gazteria Sailak, hamazortzi urtetik gorakoentzat

Apirilaren 30ean, ostiralean, amaituko da izena emateko epea

Udaleko Gazteria Sailak bi ikastaro antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Hasiberrientzat lerrokako patinen ikastaroa antolatu du, eta sukaldean aritzea gustuko dutenentzat, italiar sukaldaritza ikastaroa. Bi ikastaroak 18 urtetik gorakoentzat antolatu dituzte.

Lerrokako patinen ikastaroa maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 30ean amaituko da. Saioak astezkenetan izango dira 19:30etatik 20:30etara bitartean, Institutuan. Ikastaroa 35 euro kostatzen da eta 30 euro Gazte, ikasle edota langabetu txartelarekin. Irakaslea, Iban BurgaƱa izango da.

Italiar sukaldaritza ikastaroa maiatzaren 3an hasiko da, eta uztailaren 5ean amaitu. Astelehenetan bi orduko saioak izango dira Zapo Txokon, 19:00etatik 21:00etara. 45 euroko kostua du ikastaroak, baina Gazte, ikasle edo langabetu txartelarekin 40 euro ordaindu beharko dira. Irakaslea Andoni Txintxilla izango da.

Izena emateko azken eguna apirilaren 30a, ostirala, izango da. Gazte Informazio Bulegoan eman daiteke. Bestela, 943 15 71 60 zenbakira deituta zein gib@azpeitia.net helbidean eman daiteke izena.