Azpeitian NAN egiteko azken eguna, hilaren 22a

Uztarria.eus 2010ko api. 19a, 12:04

Aurrez txanda eskatuta dutenek soilik egingo dute hilaren 22an

Nortasun agiri elektronikoa egiteko behar diren tresnak mugitzeko zailtasunak direla eta utziko diote herrietan NAN egiteari

Azken urteetan Azpeitian NAN (Espainiako nortasun agiria) egiteko edota berritzeko aukera baldin bazegoen ere, hilaren 22tik aurrera ez da horretarako aukerarik izango. Apirilaren 22an, ostegunean, hitzordua aurrez eskatuta dutenek soilik izango dute berritzeko edota lehen aldiz egiteko aukera. Apirilean Azpeitian egongo den azken aukera izango da.

Hemendik aurrera, Donostiako zein Irungo Espainiako Poliziaren egoitzetan egin beharko dira NANak. NAN elektronikoa egiteko beharrezkoak diren makinak mugitzeko dituzten zailatsunak direla eta utziko diote herrietan NAN egiteari.

Txanda, 902 247 364 zenbakira deituta edo Internet bidez hartu daiteke.