Ziklomotorren azterketa teknikoak egingo dituzte

Urola Kostako Hitza 2010ko api. 19a, 11:04

Maiatzaren 4an izango da proba egiteko aukera, 09:00etatik 14:00etara bitartean

Azterketa teknikoa egiteko 24,04 euro ordaindu beharko dituzte

Azpeitiko Udaltzaingoak ziklomotorren azterketa teknikoen inguruan argibideak eman ditu. Esan duenez, lehen matrikulaziotik hiru urte bete dituzten ziklomotorrek azterketa teknikoa derrigorrez egin behar dute.

Proba hori egiteko aukera izango da maiatzaren 4an, 09:00etatik 14:00etara, Udalaren biltegian (Urola kalea 6).

Txanda hartzeko 943-76 04 90 telefono zenbakira deitu behar da. Azterketa teknikoaren kostua 24,04 eurokoa da.