Lurrun trena martxan jarriko dute asteburuan

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 18a, 10:03

Ostiralean eta igandean trenean ibiltzeko aukera emango dute

Erakusketa ere zabalik izango da zubian zehar

Trenaren Euskal Museoak lurrun tren zerbitzu bereziak jarriko ditu asteburu honetan. Ostiralean eta igandean, 12:30ean lurrun trenean ibiltzeko aukera emango dute. Larunbatean, berriz, bi zerbitzu jarriko dituzte martxan, bata 12:30ean eta bestea 17:00etan.

Erakusketa ere zabalik izango dute zubian zehar, ostiralean eta igandean, 10:30etik 14:00etara; eta larunbatean, goizeko 10:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 15:00etatik 18:30era bitartean.