Ostiral arratsaldetako azoka bihar egingo dute

Uztarria.eus 2010ko mar. 17a, 11:03

Ostirala jai eguna denez, egun bat aurreratu dute

Ohiko moduan udaletxeko arkupetan egingo dute, 17:00etatik 20:00etara

Ostiralero udaletxeko arkupetan egiten duten baserritarren azoka egun bat aurreratuko dute aste honetan. Ostirala, San Jose eguna denez, jai eguna da eta horregatik egin dute aldaketa.

Biharko azoka ere udaletxeko arkupetan izango da, 17:00etatik 20_00etara bitartean.