Ramon Etxezarreta: "Prozesu honetan, 'Egunkaria' ez ezik, euskara bera ere auzitan egon da"

Uztarria.eus 2010ko mar. 13a, 19:03

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ustez, "bidegabekeria handia da egunkari bat ixtea jendarte demokratikoan"

"Euskarari gerta dakiokeen faktorerik positiboenetakoa izango litzateke absoluzioa"

Ramon Etxezarreta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Egunkaria auzia kritikatu du Goiena-n egin dioten elkarrizketan (8. orrialdea), "bidegabekeria handia baita egunkari bat ixtea jendarte demokratiko batean. Ekintza guztiz larria da". Gainera, haren ustez, "prozesu honetan, Egunkaria ez ezik, euskara bera ere auzitan egon da, neurri batean".

Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du oraindik epaia eman, eta "euskarari gerta dakiokeen faktorerik positiboenetakoa izango litzateke absoluzioa", Etxezarretak dioenez. "Bake giroa ekarriko luke. Inportantea da esan ahal izatea euskara biolentziaren mundutik urrun dagoela".

Hemen Etxezarretaren artikulu bat Egunkaria auzia-z.

Hemen Egunkaria-ko azpeitiar langile ohien uztarria.com-eko atala.