Ilunpekoek pilotako entrenamenduak hasiko dituzte

Urola Kostako Hitza 2010ko urt. 15a, 12:01

Etzi goizean pilotan aritu nahi duten 7 urtetik 12 urtera bitarteko haurrak deitu dituzte Frontoi Txikira

Bihar, Udaberriko Torneoko bi pilota partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotariek

Ilunpe Pilota Elkartea pilotako entrenamenduekin hasiko da etzi, Frontoi Txikian. Pilotan jardun nahi duten neska-mutilek entrenamenduetara azaldu besterik ez dute. Zazpi eta zortzi urteko haurrekin 09:00etatik 10:00etara egingo dute entrenamendua; bederatzi eta hamar urtekoekin, 10:00etatik 11:00etara; eta, 11 eta 12 urtekoekin 11:00etan hasi eta 12:00etara bitartean.

Bestalde, Udaberriko Torneoko bi pilota partida jokatuko dituzte bihar Ilunpeko pilotariek. 18:30ean hasiko dira, Frontoi Txikian. Lehen partidan, Ilunpeko Odriozolak eta Etxeberriak Lagunak-eko pilotarien kontra jokatuko dute. Ondoren, Ilunpeko Arakistainek eta Aldalurrek Antiguoko taldekoak izango dituzte aurkariak.