Xabier Etxeberria presoaren senide batzuei bisita debekatu diote, miaketei uko egiteagatik

Uztarria.eus 2010ko ots. 3a, 12:02

Lehengo asteburuan izan zen gertaera, Soto del Real kartzelan, eta ezingo dute hurrengo hiru hilabeteetan bisitatu

Protesta gisa, ateak kolpatu zituzten espetxeko euskal presoek

Joan den asteburuan hainbat euskal presoren senide eta lagunak bisitarik gabe gelditu ziren, ohiko kontrolez gain miaketa eta ukituei uko egiteagatik. Haien artean ziren Xabier Etxeberria Txapi azpeitiar presoaren senide batzuk, eta Espainiako Espetxe Zuzendaritzak presoa bisitatzeko debekua jarri die orain, hiru hilabetekoa.

Etxeberria Soto del Real (Madril) kartzelan dago eta, gertaera salatzeko, espetxeko euskal presoek euren ziegetako ateak kolpatu zituzten.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra) Paterra) Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi). 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, eta 2009ko maiatzean Espainiaratu egin zuten. Soto del Realean (Espainia) dago preso, 420 kilometrora
- Jabi Agirre. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduaren hasieran Espainiaratu egin zuten. Ocaña I.ean (Espainia) dago preso, 530 kilometrora.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.

Deportatuak
- Iñaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)

Askatasunaren weba: www.askatu.org