Gimnasia Abdominal Hipopresiboko ikastaroa antolatu du Kirol Patronatuak

Uztarria.eus | Kirolak
2010ko urt. 28a, 11:01

Hamar saioko ikastaroa izango da

Izena kiroldegian edo igerilekuan eman behar da

Gimnasia Abdominal Hipopresiboko ikastaroa antolatu du Udal Kirol Patronatuak. Sabel barruko presioa jaitsi eta horma abdominalaren eta zoru pelbikoko tonua handitu nahi dutenentzat da ikastaroa.

Izena emateko epea zabalik dago eta igerilekuan edo kiroldegian eman behar da izena. Hamar saioko ikastaroa izango da eta klaseak astearte eta ostegunetan izango dira igerilekuan, 11:00etatik 12:00etara. Astelehen eta asteazkenetan, berriz, Urola Ikastolan eskainiko dituzte saioak, 19:30etatik 20:30etara.

Infomazio gehiago behar dutenek kiroldegira edo igerilekura joan behar dute.

Bidali:  

Erantzunak

tutipex | 2010-01-28 : 13:01

Uztarriari:
Hipokresiboa? Ez ote da izango hipopresiboa?
Eskerrik asko,

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2010-01-28 : 15:01

Arrazoi osoa duzu, Tutipex. Zuzendu dugu.
Barkatu hankasartzea.
Uztarria Komunikazio Taldea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu