Altuna y Uria enpresak Sabino Arana saria jasoko du igandean

Urola Kostako Hitza 2009ko abe. 12a, 11:12

"Garapen ekonomikoarekiko eta aurrerapenarekiko duen konpromisoagatik" sarituko dute

Igandean jasoko dute saria Bilboko Arriaga antzokian

2009ko Sabino Arana Sarietan Altuna y Uria Azpeitiko enpresari saria emango diote. Igandean banatuko dituzte, Bilboko Arriaga antzokian. Enpresa horrez gainera saria jasoko dutenak dira Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia, Gure arrantzaleak, Real Sociedad futbol elkartea, Manuel Elkin Patarroyo doktorea eta Inma Shara.

Sabino Arana Fundazioak ematen dituen sariek igandean 21. aldia beteko dute. "Euskal abertzaletasunaren sortzailearen jaiotzaren urteurrena ospatzeko" ematen dituzte. Sari horiekin Fundazioak, "gizartearen alde lan egiteko gaitasunagatik eta gizartea zerbitzatzeko bokazioagatik nabarmendu diren pertsonak, instituzioak nahiz gizaldeak" goraipatzen ditu.

Altuna y Uria eraikuntza enpresa saritzeko erabakiari buruz Fundazioak esan duenez, "gure herriaren aurrerapenarekiko eta garapen ekonomikoarekiko konpromisoagatik sarituko dugu". Enpresaren zeregina "goretsi" nahi dute: "Euskadiko azpiegitura txiki zein handietan eman duen laguntzagatik eta horietan izan duen inplikazioagatik".