Euskal Preso Politikoen Kolektiboko azpeitiar presoek ere gose greba hasi dute

Uztarria.eus | Politika
2010ko urt. 26a, 11:01

Urte hasieratik borrokaldian daude Euskal Preso Politikoen Kolektiboko azpeitiar presoak

Borrokaldiaren helburua "estatus politikoa aitortzea eta presoak jasaten ari diren eskubide urraketa etengabea salatzea" da

Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) kideek urte hasieran mobilizazio iraunkorrak egiteari ekin zioten espetxe guztietan. "Amnistia eta Autodeterminazio eskubideak aldarrikatu eta era berean espetxe politika zanpatzailearekin amaitzeko eskatuz".

Atzo, astelehena, borrokaldiari jarraipena emanez gose greba hasi zuten Espainia eta Frantziako kartzeletan dauden euskal preso politikoek. Joseba Segurola presoak Uztarriari jakinarazi dionez gose grebaren helburuak "presoei dagokien estatus politikoa eta beraien eskubideak aldarrikatzea" dira, "eskubide urraketa etengabea baita". Zehaztu gabe dago noiz arte luzatuko duten gose greba.

Honakoa da EPPK-ren aldarrikapen zehatza Joseba Segurola Azpeitiko preso politikoak Uztarriara bidalitako gutunaren arabera:

  • Sakabanaketa politikari amaiera emanez, eskubide guztien jabe (estatus politikoa), Euskal Presoak Euskal Herriratzea.
  • Zigorra beteta duten presoak eta Kondizionalean daudenak, berehala kaleratzea.
  • Gaixotasun larriak dituzten kide guztiak berehala kaleratzea.
  • Bakarrik dauden presoak, kideekin elkartzea.

Astebururo baraualdia

Abenduaren 5az geroztik, astebururo, 24 orduko baraualdiak egiten ari dira Azpeitiko kuadrila desberdinak, Sindikatu Zaharrean. Baraualdiaren helburuak euskal preso politikoei dagozkien eskubideak aldarrikatzea eta presoen zein hauen senideei elkartasuna adieraztea dira. Joan den asteburuan zortzigarren koadrilaren txanda izan zen.

Hauek dira Euskal Preso Politikoen Kolektiboko azpeitiar kideak:

.- Juan Karlos Arruti. (Paterra) Paterra) Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi). 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, eta 2009ko maiatzean Espainiaratu egin zuten. Soto del Realean (Espainia) dago preso, 420 kilometrora
- Jabi Agirre. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduaren hasieran Espainiaratu egin zuten. Soto del Realean (Espainia) dago preso, 420 kilometrora.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu