Udal Liburutegian, iaz, euskarazko liburu irakurriena 'Zazpi etxe Frantzian' izan zen

uztarria.com, lapikue.net 2010ko urt. 14a, 12:01

Gaztelerazko liburuen artean, Stieg Larssonen El hombre que no amaba a las mujeres liburua izan zen mailegatuena

Euskarazko bigarren liburu arrakastatsuena, Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana! eleberria izan zen

Azpeitiko Udal Liburutegian helduentzako euskarazko liburuen artean, Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian izan zen irakurriena, 2009.urtean. Gaztelerazkoen artean, berriz, Stieg Larssonen El hombre que no amaba a las mujeres liburua izan zen irakurriena.

Azpeitiko Udal Liburutegiak iazko libururik irakurrienen edo mailegatuenen zerrenda kaleratu berri du.

Helduen literaturan, euskarazko literaturan arrakasta gehien izan duen liburua Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian izan da. Bigarren irakurriena, berriz, Angel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana! eleberria izan da.

Helduentzako gaztelerazko liburuen artean, Stieg Larsonen Millenium trilogiako lehen liburua, El hombre que no amaba a las mujeres izan zen. Bigarren irakurriena, Toti Martinez de Lezearen La flor de argoma izan zen.

Umeen literaturan, 0-4 urte bitartekoen artean, Kakux kaimana eta bere ahuntz ikaragarria eta Beltxi katua dira liburu irakurrienak. 5 eta 7 urtekoen artean, euskarazko liburuetan, Nur eta Irlanda gnomoa eta Kika supersorgina Drakularen gazteluan izan ziren irakurrienak.

Gaztelerazko haurren liburuetan, berriz, Junie B. Jones peluquera eta Junie B. es un espia-k izan dute arrakasta handiena.

Hamabi urtetik gorako gaztetxoen artean, euskaraz, Harry Potter eta sorgin-harria eta Kaixo Kattin izan dira liburu mailegatuenak.

Gaztelerazkoetan, aldiz, Crepúsculo eta Todo lo que sé del amor izan dira irakurrienak.