Gaur, gauerdian, ura moztuko dute herri guztian

Urola Kostako Hitza 2010ko urt. 14a, 11:01

Beharrezkoa da hornidura etetea ur galerak non gertatzen diren jakiteko

Ura Azpeitiko herrigunean eteteaz gain, Landetan, Loiolan eta Urrestillan moztuko dute

Gaur gaueko 00:00etatik bihar goizera bitartean (04:00ak ingurura arte) ura moztuta egongo da Udaleko arduradunek jakinarazi dutenez.

Izan ere, beharrezko dute hornidura etetea ur galerak non gertatzen diren jakiteko eta ondoren horiek konpondu ahal izateko.

Ura Azpeitiko herrigunean, Landetan, Loiolan eta Urrestillan moztuko dute. Txandaka moztuko dute ura, auzoz auzo, gaur gauerditik goizaldeko 04:00ak bitartean.