Hilaren 17an ere sokamuturra izango da

Uztarria.eus 2010ko urt. 7a, 19:01

Sokamutilek eta Zezen Beltzek egin diote eskaera Udalari, eta baiezkoa eman du

16:30-20:00ak artean izango da zezena igande horretan

San Sebastian egunean ez ezik, hilaren 17an (igandea) ere sokamuturra egongo da Azpeitiko kaleetan, uztarria.com-ek jakin duenez. Sokamutilek eta Zezen Beltz elkarteak egin diote eskaera Udalari, eta honek baiezkoa eman du.

Arratsaldez izango da zezena orduan, lau eta erdietatik zortziak arte, ohiko ibilbidean —San Sebastian egunean, ohi bezala, 12:00-12:30, 16:30-20:00—.

Lehen ere egon izan da San Sebastian festetako egunetatik kanpo sokamuturra, aurreko edo ondorengo egunetan.

Helduen danborradako lehen entsegua, asteartean

Datorren asteartean (hilaren 12an) hasiko dira helduen danborradako kideak entseguekin. Izarraitz pilotalekuan ariko dira, 21:00etatik aurrera, egun hauetan: 12an (asteartea), 14an (osteguna) eta 18an (astelehena).

Umeek astelehenetik (11tik) aurrera ekingo diete entseguei.

Ikusi hemen plana