Trenez iritsiko dira Errege Magoak gaur arratsaldean herrira

Uztarria.eus 2010ko urt. 5a, 12:01

Tren Museora 17:30ean iritsiko dira erregeak

Kabalgata 19:00etan hasiko da eta herriko kaleak zeharkatuko ditu

Gabonak azken txanpara iristen ari diren arren, oraindik ere badira gabon-ospakizunak herrian. Olentzeroren bisita izan genuen duela bi aste, gaur berriz, Errege Magoak izango ditugu herriko kaleetan zehar.

Azken urteetan bezalaxe, trenez iritsiko dira erregeak Azpeitira. Tren Museoan hainbat haurrek harrera egingo diete 17:30ean eta, ondoren, igerileku aurrera joango dira. Igerileku aurretik 19:00etan abiatuko dira Errege Magoak eta urtero egin ohi duten kalejira egingo dute.

Musika Eskolako, Iraurgi Ikastetxeko eta Urola Ikastolako gaztetxoek lagunduta egingo dute ibilbidea Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek. 20:00ak inguruan iritsiko da kabalgata plazara eta jarraian, erregeak udaletxeko balkoira igoko dira. Kabalgata, San Martin egoitzan amaituko dute.