Sanagustin ondoko haur parkea hilaren 24rako

Urola Kostako Hitza 2009ko abe. 21a, 10:12

Herrian estalita egongo den haur parke bakarra izango da

Zabalduko duten egunean, Haurren Gabonetako Abestien Lehiaketa egingo dute, Bartan Merkatari Elkarteak antolatuta

Sanagustin ondoan eraikitzen ari diren haur parke estali berria hilaren 24an zabalduko dutela jakinarazi dute Udaletik. Herrian, estalita egongo den haur parke bakarra izango da. Bertan, haurrentzako jolasak eta mahaiak daude. Udalak dioenez komun bat ere eraiki dute bertan.

Zabalduko duten egunean Haurren Gabonetako Abestien lehiaketa egingo dute haur parkean, Bertan Merkatari Elkarteak antolatuta. 16:30ean hasiko da lehiaketa, eta hilaren 23rako izena eman behar da Bertanen bulegoan (Erdikalean).