Uztarriak bazkideen batzarra egingo du larunbatean

Uztarria.eus 2009ko abe. 16a, 17:12

Zuzendaritzak 2009ko kontuak eta datorren urtera begira dituen asmoak azalduko ditu

Baigera I-eko aretoan izango da; lehenengo deialdia 11:45ean eta bigarrena 12:00etan

Uztarria Komunikazio Taldeko zuzendaritzak 2008ko batzarretik hona egindakoa azalduko die bazkideei larunbatean (abenduaren 19an), urteroko batzarrean. Dagoeneko bazkideentzako gutunak bidalita ditu Uztarriak. Baigera I-eko aretoan egingo da batzarra. Lehen deialdia 11:45ean izango da eta bigarrena, berriz, 12:00etan.

2009ko ekintzen balantzea egingo da. Zuzendaritza aldaketaz hitz egingo da eta 2009an Uztarria Komunikazio Taldeak egindako ekintzen laburpena azalduko da. Bestalde, Eregi Euskara eta Komunikazioa enpresaren balorazioa egingo da eta 2009ko balantze ekonomikoa aurkeztuko da.

Komunikazio arloan 2010erako asmoen azalpena egin eta hurrengo urterako aurrekontua arkeztuko da.