Joxe Agirrek bat ez, lau bertso!

uztarria.com, eitb24.com 2009ko abe. 14a, 10:12

Joxe Agirrek jarri zion atzo (igandea) Maialen Lujanbio Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari, Barakaldon (BECen). Halakoetan bertso bat bota ohi da, baina Agirrek bat ez, lau bota zituen, entzuleen gusturako.

Ostiralean saioa Azpeitian

Urteroko saioa izango da ostiralean Azpeitian: Txapel-en omenekoa, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatuta. Igandeko finaleko lau bertsolari ariko dira —Amets Arzallus, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Aitor Mendiluze—, baita Uxue Alberdi eta Eneritz Arzallus ere. Gai jartzailea, Jokin Uranga izango da.

22:30ean hasiko da saioa, Izarraitz Pilotalekuan.