Kultur Mahaiaren webguneak arazo teknikoak izan ditu sorreran

Uztarria.eus 2009ko abe. 1a, 18:12

Ezusteko baten ondorioz, oraindik ez du atari digitala martxan, baina eragozpenak aurki konpontzea espero du; gaur zen martxan jartzekoa

Albisteak, iritziak, bideoak, argazki bildumak, parte-hartzeko aukerak, agenda eta abar edukiko ditu webak

Azpeitiko Kultur Mahaia gaur (asteartea) zen bere webgunea martxan jartzekoa, dena prest zeukan, baina azken orduko ustekabeko arazo teknikoak izan ditu, eta oraindik ez dauka atari digitala martxan. Webaren domeinua izateko kontratua egin zuen enpresarekin izan du ezusteko berria.

Kultur Mahaiak espero du aurki jartzea ataria abian, eta publikoki jakinaraziko duela adierazi dio uztarria.com-i.

Albisteak, iritziak, bideoak, argazki bildumak, parte-hartzeko aukerak, agenda, kultur dokumentazioa eta abar edukiko ditu webak.

Herriko kultur elkarte denek, Udalak, udal kultur teknikariak eta norbanako batzuek osatzen dute Kultur Mahaia.