Zapo Txokok perkusio ikastaroa antolatu du

Uztarria.com 2009ko urr. 22a, 11:10

Azaroaren 3tik abenduaren 15era izango da gaztelekuan ikastaroa, asteartero

Izena Zapo Txokon edo Gazte Informazio Bulegoan eman behar da urriaren 29rako

Zapo Txoko gaztelekuak perkusio tailerra antolatu du. Ikastaroa 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako da eta azaroaren 3tik abenduaren 15era izango da asteartero. 16:00etatik 19:30ak arte, Zapo Txokon.

Ikastaro honetan, Afrika Mendebaldeko hainbat herrialdetako perkusio estiloak landuko dituzte: Guinea, Mali, Burkina Faso…

Izena Zapo Txokon edo Gazte Informazio Bulegoan eman behar da urriaren 29rako eta ikastaroa bost euro ordaindu behar da.