Futbol eskola hasiko da igandean, Garmendipen

Urola Kostako Hitza | Kirolak
2009ko ira. 24a, 09:09

Lagun Onak Futbol Klubak aurreko denboraldian antolatu zuen aurreneko aldiz Futbol Eskola

Adinaren araberako hitzorduak jarri dituzte

Lagun Onak Futbol Klubekoek denboraldi berrirako ere Futbol Eskola antolatu dute. Futbol Eskolan parte hartu nahi duten neska-mutilek igandean Garmendipeko futbol zelaira joan behar dute. Han hartuko dizkiete izen-abizenak. Igandean, lehen entrenamendua egingo dute. Adinaren araberako hitzorduak jarri dituzte iganderako: 2001ean jaiotako neska-mutilek 10:00etan dute hitzordua; 2000koek, 10:30ean; 1999koek, 11:00etan; eta, 1998koek, 11:30ean. Igandean Garmendipera joan ezin eta Futbol Eskolan parte hartu nahi duenak 650357953 telefonora deitu dezake, arratsaldeko 17:30etik aurrera.

Lagun Onak-ek joan den denboraldian antolatu zuen aurreneko aldiz Futbol Eskola. Orduan, ehun lagun inguru ibili ziren bertan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu