Autoa partekatzeko zerbitzua iPhone bidez eskainiko dute

Uztarria.eus | Besterik
2009ko ira. 23a, 10:09

Azpeitiko Udalak autoa partekatzeko zerbitzua eskaini du orain arte bere webgunearen bidez

Autoaren erabilera arrazoizkoagoa bultzatzea da helburua

'Partekatu autoa' zerbitzua iPhone bidez eskainiko dute.  Argazki originala

Autoaren erabilera arrazoizkoagoa bultzatzeko helburuarekin, Azpeitiko Udala Partekatu autoa zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu horri esker, bidaia egiteko ibilgailu pribatua partekatzeko interesa duten pertsonek elkar ezagutu dezakete.

Orain arte zerbitzu hori Azpeitiko webgunean eskaini izan da, Compartir.com enpresa katalanaren bidez. Orain, enpresa horrek iPhone bidez eskainiko du zerbitzua.

Informazio gehiago:

Azpeitiko Udala

Compartir.com

Bidali:  

Erantzunak

Bego | 2009-09-23 : 14:09

Arrazoizkoagoa ez al da garraio publiko on bat bultzatzea?

jmk | 2009-09-23 : 17:09

Zenbait tokita juteko demanda txikiye baldin badao ez du merezi garraio publikue jartziek.
Daneako ezin da jarri garraio publikue, hau kostau itea. Autobus ta trenak bete ezin dituzten kasutako hoixe dala arrazoizkue partekatzeko sistema hau bultzatzie.

Bego | 2009-09-23 : 20:09

Azpeitiarrak zoritxarrez trena ez betetzeko arazorik ez daukagu ez dugulako. Daneako ezin dela garraio publikoa ipini kostatu egiten delako?, horretarako ordaintzen ditugu zergak. Eta garraio publiko batzuetan galerak edukitzea normala iruditzen zait. Hemen miloi pila kostatu eta gutxi batzuei zerbitzua emango dion bakarra AHT trena izango da.

jmk | 2009-09-23 : 21:09

Nik eztet esaten Azpeitin garrayo publiko geyo egon behar ez duenik, baño zenbait tokita juteko, ta zuzenien nahi bazu jutie Azpeiti bezelako herri txiki batetik beharrezkuek ikusteitut kotxie partekatzeko sistemak.
AHT positibue da garrayo publikue indartzeko, ta eztet uste gutxi batzuei bakarrik emangoyonik zerbitzue, azken finien euskal herriyen jende geyena bizi dan eremuek lotzen ditu-ta.
Behin sistema printzipal inportante bat finkautakuen (AHT adibidez), herri arteko tren sarie indartuko nuke, dana batea egiteko hainbeste diru baldin badao hobe.
Ta herri mailan bidegorriyek, oinezkuentzako eremuek...

jaione | 2009-09-24 : 08:09

AHT eta horrelakoetan gastatuko da dirua, baina, nola joan gaitezke Gasteizera, Iruñeara, Arrasatera, Bilbora, Durangora? Hiru autobus hartuta hiru ordu taerdian? Akaso oker egongo naiz baina uste dut ez dagoela ezer askorik. Eta ez dut eskatzen Beizamara orduero edukitzea autobus bat, Donostiara orduerdiro eta AHTrekin nahikoa ote dugu? Hemen nori konpontzen dio garraio arazoa AHTk? AHT gelditu eta denontzako garraio publikoetan inbertitu Denok ere hobeto, merkeago eta gutxiago kutsatuz ibilko ginateke

jmk | 2009-09-24 : 09:09

Iruñeara ta Bilboa juteko bi autobus nahikuek die, txarrena biyek koordinatzie da. Ondo tokatzeizen orduetako autobusek hartuta 2 ordu barrun sartzen zea.
Onartzet gaixki daola urte askotan sufriu izan detelako egoera hau, beti ordutegiyei begira.
Horreatiken esatek beharrezkue ikustetela AHT. Jende geyenak gainera tren hau bera bizi dan tokiyen edukiko du. Herri txikiyetan bizi geanok, geltoki hauetara heltzeko serbitzu bat eduki beharko genuke, gure kasuen Ezkio-Itsasoa. Eta herri "txiki" hauen arteko sariek'e indartu beharko luke.
Horrela nahikue izango litzake Ezkiora gerturau ta handik Bilbo, Gasteiz edo Iruña trenien gerturatzie, orain baño askoz azkarro. Benetan esateizut ASKO eskertuko nukela.
Ta momentuen kotxie partekatzeko sistemie eztao gaxki ez badeu nahi ordu geyegi galtzie.

Igor | 2009-09-24 : 10:09

Nei autoe partekatzeko iniziatibie oso ona iruitze zat eta iruitze zat gañea horrek ez duela kentzen autobusen eta trenan sarie hobetu beharriken. Iniziatiba paraleluek die alkarrei molestatzen ez diobenak.
AHT, neuk beharrezkue dala iruitze zat, Europa guztiye lotzeun sare bat eiten ai die eta iruitzezat horrea konektaute eon behar dala.
(baño horreke neretzat ez du beste dana kentzen)

gaztie | 2009-09-24 : 14:09

AHT beharrezkoa? Informazio falta gizartearen pasibitatearekin batzean honelako erantzunak aurkitzen dira. Iritsiko zaigu buelta... berandu izango den arren.
Ez zait gaizki idruditzen kanpainia hau, baina hortik aipatu duten bezala, garraio publikoaren inkopetentzia da erantzun beharreko lehen arazoa.

jmk | 2009-09-24 : 16:09

Eta AHT ez al dator garraio publikuen inkopetentzi horri erantzutea?
Nik ustet elementu bat geyo dala garraio publikue indartzeko.
Ni asko mugitzen naiz batetik bestea, horrek nere "aztarna ekologikue" handitu egiten du, ta hori minimizatzeko zenbat eta geyo ibili garraio publikue, hobe. Hortan lagunduko ditela ustet AHT-k. Edo bestela ze beste soluziyo? Gutxiyo mugitu? Denbora geyo pasau desplazamendutan?

gaztie | 2009-09-24 : 19:09

Euneroko mugimenduen %97 eskualde barruko herrietan egiten diren joan-etorriak direla kontuan izanik EZ, ez da aurre tresna eraginkorra. Ez ahaztu inoiz herri honetan egin den gastu publiko handiena dela AHTarena, garai aproposean.... Urte piiiila bat pasa da "marroi" honetan sartu zirenetik eta ezin atera. Denok dakigu nork agintzen duten politikarien gainetik.

atsaldez | 2009-09-24 : 20:09

Gaztie, arrazoi osue daukek. AHT enpresaiyuentzat eo bakaziyotako bakarrik baliyo dik. Izene bere kostua, eunero hartzeko haundgiye dek, horrekin ze esan nahi diat? ba nere berrak eztitula arrglatzen, geiyeneze uderan bartzelona indako txango baten aproetxakoiat begiye laga ta gero.
Ez al da hobe eguneroko egunien eukitzie azpiegitura onak eta ez AHT geiyeneze urtin bi aldiz ibiltzeko? Azpeiti, XXI. mendien trenik gabe...

erdikalekue | 2009-09-24 : 20:09

jakin nahiko nuke amendik urte batzuta, AHT-rik EZ!! ezatebenak, zenbatek ibiliko oteben gero??? leitzarango autovia bezela...zein eztek pasau ortik??? ta horren kontra eon ditukenak ta eztitukenak pasau gaituk ortik ta AHT asunto honekin berdin.azken finien danan gusture ezin dituk ein gauzek bñ, batzuk por vicio kejatze zeate!! nik ikuzteten gauze bakarra gaxki espropiaziyuek dituk! oi bale... baño acuiferuek ditukela ta etzakiat zer...bengabenga ze naezue acuifero bat ez joditzie eo gure bizi ontan europako eozein lekuta juteko errestazun bat geio eukitzie??? nere ustes bai orduerdiro mandubira autobusek ta aht-re bai.... bñ nola dana politizauta zioken asuntue...psssss

gaztie | 2009-09-24 : 20:09

Arazo guztiei ikuspuntu okerrak emateko joera duzu beti erdiakelkue.... baina zuk egin duzun gauza bat falta zaie hau eraikitzea erabaki dutenei, guk zer nahi dugun galdetzea.

jmk | 2009-09-24 : 23:09

Nik hala ere ulertze ez detena zera da, AHT-aren kontra horrenbeste mobilizazio egon eta zergatik ez den berdine gertatzen edo gertau, Eibar-Gasteiz autopistiekin, A8 hiru karrileta pasatzeko proiektuekin, Donostiko bigarren sahiesbidie... Proiektu hauetan (AP-1 adibidez) dirutza galantak gastau die, eta okerrena da errepide hauekin indartzean bakarra kotxie dala.

erdikalekue | 2009-09-25 : 07:09

gaztie: ezan diaten bezela asuntue politizauta ziok... ta ETA AHT-n kontra baziok beste partidu danak alde... asike nola ETA-n aldekuek minoriye zeaten o dien etakiat nungu aizeken hi bñ bueno...entenditzek ezan nai diatena....tipo bat pp-kue baek...aht bai ezangoik, psokue baek bai! ezangoik...pnv-kuk de todo eon laiskek bñ bai geyenak bai ta zuek ez...asike galdeketa bat eitek euskal herri mailan ta baietz ertengo zian gehienguek. punto pelota etziok besteik...

baita | 2009-09-25 : 11:09

erdikalekuei.Hain seguru badaude baietza ertengoula zeatik ez da herri galdeketa bat eiten??
eta hemendik urte batzuta trena erabiltziek ez dik kentzen AHT kontra eotie hala ere, ojala urte batzuta erabiltzeko modue eukiko bagenu, ze kontauko balekebe ze kalte ekarriko duen AHTek ingurugiruei, eta horrek osasunei ekarriko digun kaltiek bizitzea tokatzen zaigunien igual ezin izengo diau erabili ere.

gaztie | 2009-09-25 : 13:09

jmk, ez konparatu aipaturiko obra horiek AHTak ekarriko duen zor publiko (kontuan izan beste gastu publiko batzuetatik aurreztu beharko dela) zein naturaren txikizioarekin, baina ala ere bada proiektu horien kontra ahotsa altza duenik. Bestalde proiektu honek herri garatuen norabidea erakusten digu, zentralizazio basatia, herri txikien desagerpena, globalizazio burugabea... AHT kapitalismo basatiaren eredu bikaina da.
Erdikalekue, zure pertsonalitate garapenak limitazioak izan baditzake ere Euskal Herrian badago beren kabuz pentsatzeko gai den pertsona kopuru bat. Herriak erabaki dezala!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu