Uztarriaren tonbolako zozketako sariak jasotzeko azken eguna hilaren 15a izango da

Uztarria.eus 2009ko ira. 9a, 14:09

Hasierako jabeak agertzen ez badira, ordezko zenbakien jabeek 30era arte dute saria jasotzeko aukera

Ordenagailu portatila eta inprimagailua, 4 lagunentzako afaria eta otarre bat daude jasotzeko

Uztarria Komunikazio Taldeak saninazioetan Erdi kalean jarri zuen tonbolako azken eguneko zozketan bost sari zozketatu zituen. Horietatik bi jasota daude dagoeneko, baina oraindik hiru sari gelditzen dira banatzeko. Zenbaki saridunen jabeak irailaren 15era arte edukiko dute sariak jasotzeko aukera.

Epe horren barruan agertzen ez badira, ordezkoak ere izendatuta daude. Zenbaki hauek irailaren 15etik 30era izango lukete balioa, beti ere hasierako jabeak aurrez agertuko ez balira. Horretarako, Uztarriaren egoitzatik pasatu behar dute (Perez Arregi plaza, 1 behea).

Hona hemen saritutako zenbakiak eta bakoitzari dagokion saria:

9039: ordenagailu portatila + inprimagailua

2048: 4 lagunentzako afaria, Kiruri jatetxean

0030: otarre eder bat

Ordezko zenbakiak:

8000: ordenagailu portatila + inprimagailua

2839: 4 lagunentzako afaria, Kiruri jatetxean

0807: otarre eder bat