Kepa Peñagarikanok Lekeitioko San Antolin torneoko finala jokatuko du

Uztarria.eus 2009ko ira. 4a, 12:09

Aimar Olaizolarekin osatu zuen bikotea eta 22-9 irabazi zuten finalerdia

Gaur (ostirala) bigarren finalerdia jokatuko dute Berasaluze VIII.ak eta Beginok eta Martinez de Irujok eta Laskuainek

Azkeneko albistea (2009/09/07): 22-12 irabazi dute Peñagarikanok eta Olaizolak

Kepa Peñagarikano Lekeitioko San Antolin torneoko finala jokatuko du. Torneoko finalerdia jokatu zuen atzo (osteguna) Aimar Olaizola bikotekidearekin batera eta 22-9 irabazi zuten Xalak eta Pascualek osatutako bikotearen aurka. Finala igandean izango da.

Peñagarikanorentzat udako lehen torneoa izan zen atzokoa eta partida ona jokatu zuen atzelari azpeitiarrak. "Lekeitioko torneokoa nire merituz lortutakoa da. Enpresak ez du edozein atzelari ipintzen", adierazi zuen Peñagarikanok torneoa hasi baino lehen.

Gaur bigarren finalerdia jokatuko dute Berasaluze VIII.ak eta Beginok eta Martínez de Irujok eta Laskurainek.

Azkeneko albistea (2009/09/07): 22-12 irabazi dute Peñagarikanok eta Olaizolak.

Kepa Peñagarikano eta Aimar Olaizola txapeldun izan dira Lekeitioko San Antolin torneoan. Pablo Berasaluze eta Aritz Beginoren aurka, 22 eta 12 irabazi zuten finala Peñagarikanok eta Olaizolak.