26 herritarrek bukatu dute Zuzenien proba

Uztarria.eus | Kirolak
2009ko uzt. 27a, 11:07

Lehen azpeitiarra Josu Arregi izan zen (30:41); higarrengo postua lortu zuen

Erlojuaren aurkako lehen mendi lasterketan 97 parte-hartzaile izan ziren

Argazki bilduma ikusteko klikatu hemen; bideoa, hemen

Zuzenieneko partaide batzuk, atzo, bukaera aldera. (Enekoitz Esnaola)  Argazki originala

Euskal Herriko I. Igoera Bertikalen Zirkuituaren baitan, Lagun Onak Mendi Bazkunak Zuzenien Erlojuaren Aurkako Lehen Mendi Lasterketa antolatu zuen atzo (igandea), eta 97 parte-hartzaile izan ziren. Julen Aranguena kortezubitarrak irabazi zuen; 29:48ean egin zituen ibilbidearen 3.200 metroak. Bigarrena Sestaoko Walter Becerra izan zen (30:13). Josu Arregi azpeitiarrak lortu zuen hirugarrengo postua (30:41). Emakumeen artean, Jone Urkizu Mendiola izan zen lehen azpeitiarra (46:42); Daniela Cristina Dominguezek, berriz, bigarren postua lortu zuen (51:16).

Goizeko hamarretan hasi zen proba, Ezkerretegi baserritik, eta Xoxoten San Inazioren irudiraino igo behar zuten parte-hartzaileek, zuzenean. Minutu bateko tartearekin irten ziren, banaka.

Euskal Herriko Igoera Bertikalen Zirkuitua Azpeitikoak eta beste bi probak osatzen dute: Atxondokoak (ekainaren 21ean izan zen) eta Uharte Arakilgoak (irailaren 20an izango da).

Hona hemen azpeitiarren sailkapena:

GIZONAK

  1. JOSU ARREGI OLAIZOLA 30:41
  2. ENEKOITZ AIZPURU BEREZIARTUA 31:55
  3. JOSEBA ALTUNA ALBERDI 32:27
  4. JEXUX ZELAIA ETXANIZ 32:57
  5. XABAT MANZISIDOR ERMINA 34:17
  6. JON GARATE ALBERDI 36:37
  7. ASIER AMALLOBIETA AIZPURU 36:43
  8. JOKIN EGIGUREN ITURRALDE 36:49
  9. HARITZ ITURBE AROZENA 36:59
  10. FRANTZISKO JABIER MAIZ GASTESI 38:14
  11. JUANLU AGIRRE AIERBE 38:32
  12. JEXUS ALBERDI URDALLETA 39:40
  13. MIKEL ARTETXE EIZAGIRRE 40:51
  14. XANTI SEGUROLA ETXEBERRIA 40:58
  15. ANDER GARATE ALBERDI 41:05
  16. JOSE MARTIJA 41:24
  17. OIER OIARTZABAL ARANBARRI 42:03
  18. IAGOBA URRESTILLA ARANGUREN 42:57
  19. JOSE ANGEL IRIONDO UNANUE 44:30
  20. JULEN ETXEBERRIA URBIETA, 44:47
  21. BORKA EIZAGIRRE REKEJO, 44:59
  22. IÑIGO ETXEZARRETA SORAZU 45:41
  23. MIKEL GORROTXATEGI URBIETA 45:42
  24. ASIER ARAMENDI EZENARRO 50:19

EMAKUMEAK

  1. JONE URKIZU MENDIOLA 46:42
  2. DANIELA CRISTINA DOMINGUEZ 51:16

Argazki bilduma ikusteko klikatu hemen

Bidali:  

Erantzunak

Urrutitiken | 2009-07-28 : 00:07

Xabat krak!

itxaso | 2009-07-28 : 08:07

ez al da Inazio Arregiren denbora falta?

zuzenien | 2009-07-28 : 22:07

Itsaso,Inazio Arregik, izena ematerako orduan azkoitiar bezala eman zuen izena eta beraz ezin dugu, azpeitiarrei dagokien zerrendan sartu.
Amaitzeko eskerrak eman ZUZENIEN igoera bertikala aurrera ateratzen lagundu duten denei,enpresa, Azpeitiko udala, egunean lanean jardun zutenei, irten ziren lasterkarie eta nola ez ibilbide guztian zehar lasterkarie animoak ematen ibili zirenei.

itxaso | 2009-07-29 : 12:07

eskerrik asko

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu