Lapurreta egin dute bart herriko taberna eta soziedade batean

Uztarria.eus 2009ko eka. 17a, 14:06

Ametsa tabernako leihoa hautsi eta hortik sartu dira bi lapurrak; Basazabalen ere egin dute lapurreta

Udaltzain batek gazte bat atxilotu du, besteak ihes egitea lortu du

Bart gauean lapurreta egin dute Azpeitiko Ametsa tabernan. Dirudienez, tabernako leihoa hautsi eta hortik sartu ziren lapurrak. Udaltzaingoak adierazitakoaren arabera, 04:50ak inguruan jaso dute abisua. Adin txikiko bi gazte taberna barruan aurkitu dituzte. Udaltzain batek gazteetako bat atxilotu du, baina besteak ihes egitea lortu du.

Atxilotua Ertzaintzaren Azkoitiko komisarira eraman dute. Iturri berberaren arabera, diru kutxako eta tabako makinako dirua eraman dute.

Basazabal soziedadean ere lapurreta egin dutela azaldu du Udaltzaingoak.