Emakumeen jaialdi eta afarirako txartelak erosteko epea zabalik dago

Uztarria.eus 2009ko mai. 22a, 11:05

Jaialdia maiatzaren 29an izango da, Betharram Ikastetxean

Txartelak udaletxean eskuratu daitezke

Emakume Mahaiak eta Parekidetasun Sailak elkarlanean antolatutako ikastaroetan parte hartu duten emakumeek emanaldi berezia eskainiko dute maiatzaren 29an, ikasturte amaierako emakumeen jaialdian.

Hainbat ekitaldi ikusteko aukera izango da Betharram Ikastetxean egingo duten jaialdian. 18:00etan emango diote hasiera jaialdiari, bertso-pala saioarekin. Ondoren, gitarra ikastaroan parte hartu dutenek emanaldia eskainiko dute. 19:30ean antzerkiaren txanda izango da: Alaitz Olaizolaren Autobusaren zain II lana antzeztuko dute antzerki hastapeneko ikastaroan parte hartu duten emakumeek.

Gauean afaria egingo dute eta nahi duenak joateko aukera izango du. Txartel orokorraren prezioa 25 eurokoa izango da, eta ikasle, langabetu eta jubilatuek, berriz, 17 euro ordaindu beharko dituzte.Txartelak udaletxean erosi beharko dira, ondorengo egun eta ordutegian: gaur (maiatzak 22) eta datorren asteartean (maiatzak 26), 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Egitaraua

18:00. Bertso-pala saioa Betharrameko frontoian.

19:00. Areto nagusian Amaia Garmendiak zuzendutako gitarra emanaldia Gitarra ikastaroan parte hartu dutenen eskutik.

19:30. Areto nagusian Alaitz Olaizolak zuzendutako AUTOBUSAREN ZAIN II antzezlana, antzerki hastapeneko ikastaroan parte hartu dutenen eskutik.

21:00. Afaria, Lau Bide jatetxean.