Marina D’or-erako bidaia antolatu du Baigera jubilatuen elkarteak

Uztarria.eus 2009ko mai. 8a, 18:05

Urriaren 12tik 26ra izango da egonaldia eta 480 euro kostako da

Bidaiatu nahi dutenek uztaila baino lehen eman beharko dute izena

Azkeneko albistea (hilak 12, 11:12): maiatzaren 25ean hasiko dira jubilatuen arteko mus, tute eta punttoko txapelketak

Baigera jubilatuen elkarteak Marina D’or-erako bidaia antolatu du. Urriaren 12tik 26ra izango da egonaldia eta pertsonako 480 euro kostako da, zergak barne. Marina D’or-era oporretara joan nahi duenak uztaila baino lehen eman beharko du izena.

Hiru izarreko Gran Duque hotelean hartuko dute ostatu jubilatuek bi astez; denera 14 gau. Hotelak aire egokitua, telebista eta komun konpletoa ditu eta prezio horretan sartuko dira: pentsio osoa, edariak barne; bainuetxerako bi sarrera, egunero animazioa hotelean, bidaia asegurua, istripuetako berehalako asistentzia asegurua, hoteleko azpiegituretako sarrera librea eta logela bikoitza. Bakarkako logelaren gehigarria, berriz, eguneko 15 euro izango lirateke.

Andorrara, hil honetan

Marina D’orreko bidaiaz gain, hil honen 18tik 20ra, Baigerak Andorrara hiru eguneko irteera ere antolatu du. Bidaia 110 euro kostako da eta bakarkako gehigarria 30 euro. Izena emateko azken eguna datorren osteguna da (maiatzak 14).

Mus Txapelketa

Bestetik, maiatzaren 25ean hasiko dira Baigera I eta Baigera II jubilatuen elkarteko mus, tute, eta punttoko txapelketak. Zuzendaritza Batzordetik adierazi dutenez, "ahalik eta parte hartzaile gehien eta hoberenak biltzea espero dugu eta horregatik jubilatuen elkarteko kide guztiak parte hartzera gonbidatu nahi ditugu".

Mus eta puntto txapelketak Baigera Iean jokatuko dira, eta tutekoa Baigera IIan, guztiak 16:00etan. Bikote bakoitzak ordezko bat izateko aukera izango du