XXXVIII. Urraki Igoera txirrindularitza lasterketa igandean izango da

Uztarria.eus 2009ko api. 30a, 13:04

10:00etan hasiko da lasterketa, Azpeitiko plazan

111,5 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek

Igandean XXXVIII. Urrakiko Igoera txirrindulari lasterketa korrituko da. Goizeko hamarretan hasiko da lasterketa, Azpeitiko plazatik. Bertan parte hartuko duten txirrindulariak Eliteko eta 23 urtez azpikoen mailetakoak izango dira.

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatutako lasterketak 111,5 kilometroko luzera izango du aurten; 13:00ak inguruan amaituko da. Azpiru-Ugarte taldeko Cristian Castro izan zen joan den urteko irabazlea (01:59:41); bigarren, Telco-Albaeako Hendri Kneppers sailkatu zen (02:00:12) eta hirugarren, Lizarteko Andrei Amador (02:00:14).

Ibilbidea

10:00. Irteera. Azpeitiko plazatik.

10:14. Zestoa, 9. kilometroa.

10:22. Aizarnazabal, 14. Kilometroa.

10:47. Lasao, 30. Kilometroa.

10:55. Azpeitia, 35. Kilometroa.

11:01. Azkoitia, 38.5 kilometroa.

11:09. Azpeitia, 44. Kilometroa.

11:35. Aizarnazabal, 60.5 kilometroa.

11:52. Zarautz, 71. kilometroa.

12:03. Zumaia, 76. Kilometroa.

12:18. Zestoa, 87.5 kilometroa.

12:26. Azpeitia, 93. Kilometroa.

12:38. Loiola, 100,5 kilometroa.

12:41. Azpeitia, 102. Kilometroa.

12:42. Gazteko bidegurutzea (mendatearen hasiera), 103. Kilometora.

12:56. Helmuga. Urraki, 111.5 kilometroa.