Sexu ikastaroa antolatu dute hirugarren adinekoentzat

Uztarria.eus 2009ko api. 24a, 12:04

Hiru egunetan emango dute ikastaroa: apirilaren 30ean, maiatzaren 7an eta maiatzaren 21ean

Zahartzaroaren ezaugarriak eta emakume eta gizon izateko modu ezberdinak aztertuko dituzte

Udaleko Parekidetasun Sailak Aro berrian, zahartzaroan, hezkidetzaz eta sexualitateaz askatasunez hitz egin dezagun ikastaro berria jarriko du martxan. Hiru egunetan emango dute ikastaroa: apirilaren 30ean, maiatzaren 7an eta maiatzaren 21ean. Baigera Elkartean izango da, 16:00etatik 17:30era. Antolatzaileen arabera, deialdia irekia da.

Eduki desberdinak landuko dira hiru egun horietan. Zahartzaroaren ezaugarriak eta emakume eta gizon izateko modu ezberdinak aztertuko dituzte. Afektibitatearen erotika, elkar zaintzearen garrantzia, norberaren biografia, harremanen goxotasuna eta maitasun adierazpenak landuko dira, besteak beste.

Andorrara irteera

Bestetik, Baigera Elkarteak Andorrara irteera antolatu du maiatzaren 18tik 20ra. Bidaiara joan nahi duenak maiatzaren 14ra arte izango du txartela erosteko epea, 110 euroren truke. Antolatzaileek adierazi dutenez, "izena lehenbailehen ematea komeni da".