2.000 pertsona baino gehiagok bidaiatu zuten lurrun trenetan Aste Santuan

Uztarria.eus 2009ko api. 16a, 12:04

2008ko epealdi berarekin alderatuz gero, %5.7ko hazkundea egon da

Azaroaren 1era arte, asteburuetan 3 zirkulazio eskainiko dituzte

Trenaren Euskal Museoak eskaintzen dituen lurrun trenen zerbitzuetan 2.082 pertsonak bidaiatu zuten Aste Santuan. Apirilaren 9etik hilaren 13ra bitartean, 20 zirkulazio eskaini ziren guztira Azpeitiko geltokia eta Lasao artean. Eguraldiak lagundu ez duen arren, aurten bidaiari gehiago ibili dira trenetan; 2008ko epealdi berarekin alderatuz gero, %5.7ko hazkundea egon da.

Aste Santuaren ondoren eta azaroaren 1a bitartean, tren lurrunen eskaintza aldatu egingo da: 3 zirkulazio jarriko dira martxan astebukaera guztietan: larunbatean 2, 12:30ean eta 18:00etan, eta igande eta jai egunetan, berriz, 12:30eko zerbitzua mantenduko da.