Bilgune Feministak antolatutako abortuari buruzko hitzaldia bertan behera geratu da

Urola Kostako Hitza eta uztarria.com 2009ko mar. 4a, 12:03

Gaur (asteazkena) egin behar zuten hitzaldia, 20:00etan

Solasaldiaren ondoren, merienda afaria eta film bat ikustea antolatuta zegoen, eta bi ekintza horiek mantenduko dira

Martxoaren 8aren inguruan, Azpeitiko Bilgune Feministak antolatutako abortuari buruzko hitzaldia egin behar zuten gaur, asteazkena, baina antolatzaileek adierazi dutenez, hitzaldia bertan behera gelditu da hizlariaren arrazoi pertsonalak medio.

Hitzaldiaren ondoren merienda afaria antolatuta zegoen Betharramen, eta hori egingo dela adierazi dute Bilgunetik. Segidan, 21:00etan, El secreto de Vera Drake filma ikusteko aukera egongo da bertan.