Euskara Mahaiak bilera egingo du asteazkenean

Uztarria.eus 2009ko mar. 3a, 11:03

Bilera 18:00etan hasiko da eta Euskara Patronatuan egingo da

Azpeitiko Udalak merkataritza, enpresa eta sindikatuetako ordezkarien falta somatzen du mahaian

Euskara indartzeko helburuarekin, Euskara Mahaiaren bilera egingo da bihar, asteazkena. Euskara sailaren helburua mahai hori indartzea da, eta horretarako ahalik eta sektore gehienen parte-hartzea lortu nahi du. Bilera 18:00etan hasiko da, Euskara Patronatuan.

Azpeitiko Udalak bertan parte hartzeko gonbita luzatu die herriko eragile eta norbanako guztiei. Ikastetxe, alderdi politiko eta euskalgintzako hainbat sektorek hartzen dute parte mahaian, eta "martxa egokian" lanean ari direla diote, baina Udaletik merkataritza, enpresa eta sindikatuetako ordezkarien falta somatzen dutela adierazi dute.