Langile bat larri zauritu da, eraikuntza lanetan, Danonako industriagunean

uztarria.com, Urola Kostako Hitza | Ekonomia
2009ko ots. 26a, 17:02

Kamioi batek ez harrapatzeko, jauzi egin eta bederatzi metrotik behera erori da, gaur goizean

Zaragozako enpresa batentzat ari zen lanean zauritutako langilea, 30 urtekoa

Azkeneko albistea (hilak 27, 14:35). Oso larri segitzen du

.L.M.P, 30 urtekoa eta Zaragozako Tecnotruck enpresarentzat lanean ari zena, larri zauritu da gaur, goizeko 09:00ak aldera, Danonako industriagunean Amenabar enpresa egiten ari den eraikuntza lanetan izan den istripuan.

Kamioi batek azpian ez harrapatzeko horma batetik salto egin du langileak eta bederatzi metroko altueratik behera erori da, Osalanen arabera.

Lan istripua gertatu denean, garabi batentzako oinarriak jartzen ari zen hainbat langile. Oinarri horiek aurretik kamioi batetik deskargatu dituzte. Une horretan, kamioiko gidaria kamioitik jaitsi da eta kamioia atzeraka egiten hasi da eta horma baten kontra jo du. Kamioiko gidariak ezin izan du berriro kamioira igo eta ibilgailua hiru langile lanean ari ziren horma aldera hasi da joaten. Hiru langile horietatik bik ihes egitea lortu dute; hirugarren langileak, berriz 1,15 metroko altuera zuen hormatik salto egin du, baina bederatzi metroko altueratik erori da, larri zaurituz.

Donostiako Ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatera eraman dute.

Aste honen barruan herrian gertatu den bigarren lan istripu larria dugu gaurkoa. Joan den astelehenean (otsailak 23) langile bat hil zen Urrestillan, hura ere eraikuntza lanetan ari zela.

Azkeneko albistea (hilak 27, 14:35). Oso larri segitzen du. L.M.P. langileak oso larri jarraitzen du. Donostiako Ospitalean daukate atzotik (osteguna), zainketa intentsiboetako unitatean.

Bidali:  

Erantzunak

Xebaxtian | 2009-02-26 : 18:02

Langile bat hilik, beste bat larriki zauriturik... eta hemen denok isilik. Ez dute gertaera hauek komentariorik merezi nonbait, ez adierazpen instituzionalik, ez ezer.
Doluminak hildako langilearen eta larriki zauriturikoaren gertuenekoei.

Jonmi | 2009-02-26 : 22:02

Hau dek mixeri putie!!!! Ogiye irabazten gogor lanin ai dien lagiliek hiltzen ai zizkiguk. Zendoiak barandillaik etzaukelako. Ze ostia pasatzea ordie!!! Zemat famili laga ber dituzue negarrez enpresariyok eztituzuelako neurriyek betetzen!!!!!!! Ez gastatzeatik diru geyo!!! Irabazi lepo ta gastau gutxi!! Langiliei bermiek eman ber dizkotzue lanin ondo jarduteko!

Panpoxa | 2009-02-27 : 08:02

Hiri nork esandik enpresariyok ez dituztela neurriyek betetzen? Edo ez alda izango lengileon ez degula gure eskura ditugun neurriyek erabiltzen , gure utzikeriz, gure zabarkeriz, gure alperkeriagaitik? Hire nagusiyek ez badizkik, betezen bere betebeharrak, zalatzeko aukerak badituk, berdin , hire lankidiek bada, zeren bere utzikeriak ondorio latzak ekarri lezakek. %80 langileon utzikeria dek.
Bestela, nola ulertu atzoko ixtripua?. Kamioiko txoferraren deskuiduen erruduna zein dek, bere nagusia? Seguru?

gaztie | 2009-02-27 : 11:02

Lotsarik ez! Argia da enpresariek, are gehiago krisi garaian, nondik murrizten dituzten gastuak orokorrean. Honez gain, langileen erruz hiltzea oso erlatiboa da... zerk egiten du langileok geure bizia arriskuan jartzeko muduko deskuidoak egitea? Monotoniak, presioak, turno aldaketak, deskantsu faltak, estresak, baja artzeko beldurrez osasunki egoera txarrean lanera joan beharrak, geuri ez dagozkigun lanak egiteak eta abar luze luze bat. Bizia, horrenbeste defendatzen dugunaren etsai nagusia da lana gaur egun, bestela datuei begiratu. Honen aurrean ezartzen diren neurriak ez dira ordea beste hainbat heriotza sortzen dituzten arazoekin hartzen diren berdinak. Langileok borrokatzera kondenatuak!

Panpoxa | 2009-02-27 : 14:02

Esaera zaharrak ziok: lana kaka dek.
Hi gaztie, lanik egin gabe nola bizitzea espero dek?
Bai, ... eta abar luze hortan itsatsi: sagardotegira joan eta ordubitan oheratu...Behobia-SSko edo Quebrantako entrenamentuekin etxopolvo inde lanea jutie, edo kafe konpletoakin berotuta lanea jutie, edo parebat porrito edo arrai baten ondoren...
Errue danona, nere iritziz, ez beti enpresayoena. Edo koperatiban edo etxien ez altzeok ixtripurik?

aitortxo | 2009-03-01 : 14:03

Asteko lanaren segurtasunaren ardura enpresarena da nagusiarena da.
Segurtasun neurriak errespetatzeko betebeharra encargatuarena da , denok izan dezakegu diskuiduak bainan ardurak aduradunei eskatu behar zaie eta ez iraindu senidea galdu duen familiari .
Besarkada haundi bat lanean senide bat galdu duten guztiei

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu