Iñaki Errazkinen telefono deiak zelatatu zituen Espainiako Poliziak Inazio Uria hil zuten egunean

Urola Kostako Hitza | Besterik
2009ko urt. 28a, 09:01

Horren berri Garzonek aste honetan espetxeratutako ezker abertzaleko 8 lagunen aurkako autoan eman du

Ostiralean atxilotutako ezker abertzaleko Agurtzane Solabarrietarekin Errazkinek izandako telefono elkarrizketa aipatu ditu Garzonek

Abenduaren 3an, Inazio Uria hil zuten egunean, egindako udalbatzarra.  Argazki originala

Inazio Uria hil zuten egunean, orduan Azpeitiko alkate zen ezker abertzaleko Iñaki Errazkinen telefono deiak zelatatu zituen Espainiako Poliziak. Baltasar Garzon epaileak aste honetan espetxeratutako ezker abertzaleko zortzi lagunen aurkako 46 orriko autoan eman du horren berri. Ostiralean atxilotutako ezker abertzaleko Agurtzane Solabarrietarekin Errazkinek, abenduaren 3an, arratsaldez izandako telefono bidezko elkarrizketak aipatzen ditu Garzonek autoan, orduz ordu.

Agurtzane Solabarrieta usurbildarraren telefonoa zelatatu zuen Espainiako Poliziak, eta Solabarrietak egindako dei guztiak entzun zituzten, tartean Azpeitiko alkate ohiarekin izandako solasaldiak. Garzon epailearen autoak jasotzen dituen telefono bidezko elkarrizketak abenduaren 3koak dira, ETAk Inazio Uria hil zuen egunekoak. Atentatuaren ondoren, arratsaldean, egin zuten udalbatzarraren eta ezker abertzaleak bertan aurkeztutako mozioari buruz hitz egin zuten, beti ere Espainiako Poliziaren iturriak aipatuz Garzonek autoan biltzen duenaren arabera.

Datuen babeserako legea, urratuta

Abenduaren 3an, 14:30etik aurrera Solabarrietaren eta Errazkinen artean izandako solasaldiak biltzen ditu autoak, bien telefono pertsonalen zenbakiak ere zehaztuz. Horren harira, atzo, zenbait hedabidetan, Azpeitiko alkate ohiaren telefono pertsonala ere argitaratu zuten, datuen babeserako legeak dioena urratuz.

Abenduaren 3an, ETAk Inazio Uria enpresaburua hil zuen tiroz, Loiolan, 13:00etan. Arratsaldeko, 18:00etan udalbatzarra egin zen Azpeitiko udaletxean, orduan alkate zen Iñaki Errazkinek deituta. Bertan, bi mozio aurkeztu ziren: bata, hautetsi independentistena eta bestea, EAJ, EA eta Aralarrena. Bigarrena onartu zuen Udalbatzak.

Joan den ostiralean atxilotutako ezker abertzaleko zortzi kideetako bat da Agurtzane Solabarrieta. Epaileak Demokrazia 3 Milioi sustatu eta plataforma horren bidez bozetara aurkezten saiatzea egotzi die atxilotutakoei. "ETAren estrategiaren" barruan kokatu du hori, eta atxilotutakoei erakunde armatuko kide izatea leporatu die.

Bidali:  

Erantzunak

JON | 2009-01-28 : 13:01

«¿En qué términos hemos aparecido, hemos mostrado dolor o así, sí, no?». «Sí, eso sí, porque es que si no...» responde el alcalde.
Lotsagrriye!!!Azkenien azaldu dek tipo honen bebetako aurpegiye.
Errazkiñek asko sentitu zian eh,ANVko beste denak bezela ezta?.Nazkie besteik eztezute ematen.
Ta hori bai esanbertzuna txukun-txukun Solabarrietak earki idatzite.Gero beste alderdiyei agintzeiobe dena Azpeiti kanpotik.

maddik | 2009-01-28 : 14:01

Jon, informazio poliziala sost, dena jaten?

mikel | 2009-01-28 : 14:01

Alegiye, Jon, puta-madre iruitzezakela Errazkinen telefonue pintxau izana, ez? gora demokrazia, dedio!!

JoxeJoxe2 | 2009-01-28 : 14:01

Non irakur daiteke transkripzio osoa?

jaione | 2009-01-28 : 14:01

Ummmm, benetako arpeiye? Ez dut uste, Jon. Hasteko, pentsatzen dut Errazkin eta Solabarrietak elkarrizketa euskeraz egingo zutela. Hau itzulpen bat izango da, dudarik gabe, nork eta nola egin duten?...
Jarriko zenituzke Eizmendik egun horietan izan zituen elkarrizketak? A! Baina Eizmendi demokrata da eta bere intimitatea babesteko eskubide guztia dauka

Maldon | 2009-01-28 : 14:01

Alegiye, kanpotik esan behar herrikoseme baten erailketaren aurrean nola jokatu. Hori dek alkate baten nortasune.
Eskerrak dagoenekoz bakoitza bere aulkian dagoen, azpeitiko herriak, gehiengoaren erabakiz, nahi duen bezela.

azpeiti | 2009-01-28 : 14:01

neska horrekin hitzengozula?? iwal!! ta? bere alderdiko jendiekin hitzeitie eukikou ba??
A TA PORZIERTO, MALDOM DEMOKRATA HAUNDIA:
EZ ALDEK KONDENATZEN NESKA HORI KARZTELA SARTU IZENA??? ZER INDU KARTZELA SARTZIE MEREZI IZETEKO?? ERRAZKINEKIN HITZEITIE AZPEITIKO TESTUEI BURUZ?? JOEE DELITU LARRIYE BENETAN!! ARRAZOIE DAKEZUE, DANAK KARTZELA SARTZIE MEREZI DEBE!!
TA GERO GAÑEA DEMOKRATAK ZEATELA ESATEZUE AHO BETIEN!!
LOTSAIK EZTAKEZUE!!

azpeiti | 2009-01-28 : 14:01

Lehenik eta behin, Rubalcaba, mota guztiyetako txakurrek, DVk, Telebistak....esatebena ezta sinistuber. Hauk euskal independentismuen kontrako gerrako pieza desberdinek die ta bakoitzek bere lana betetzeu. Baina helburu berdinekin, euskaldunok etsipenea ematie, zatiketie lortzie, asimilaziyue,....
Adibide batzuk, azpeitin moziyoko konzentran UNA DECENA DE PERSONAS zeudela jartzezun diarion.
Rubalcaba, TXEROKY FUE EL AUTOR DEL ATENTADO DE CAPRETON ta Frantziako poliziak ez dio hori leporatu.
IGOR PORTU SE LESIONO AL RESISTIRSE EN LA DETENCION... Masacre de ETA el 11M.... ETA HA AMENAZADO A FAMILIARES DE PRESOS...IBARRETXE HA PACTADO UNA MINITREGUA CON ETA PARA QUE SU COLSULTA SALGA ADELANTE....zenbat titular merke.
Badezue ba garaye jende honei ez sinisten hasteko e!!

pirol | 2009-01-28 : 15:01

Rubalcabak, Pernandokin negoziaezkero ondo zegok, bainan bestela ez dek zinistekoa. Hori bai Errazkin, otsoa ardi narruakin jantzia zeozergaitik eguki dizkik entzumenak, eta gainera konfirmatu egin dituk. Beti besteak atera ezkero informazioak, kontaminatuta zeudek, azpijokoa dituk eta abar. Gainera irakurtzea ETAk drogaren kontra dagoela...............

gaztie | 2009-01-28 : 15:01

Orwell....Oooorweeell!!!!

Maldon | 2009-01-28 : 15:01

Aurrekoari: ez gaituk demokraziaz ari, eta ala balitz, ez diat hire leziorik nahi.
Gaia dek, alkate baten jokabidea, herritar baten ERAILKETAREN aurrean. Eta Errazkinenak neri nazka eman ziekan.

mikel | 2009-01-28 : 15:01

Maldon, errazkinen jokabidiek nazkie eman ziala? zilegi dek. eztiok beraz, beai botoa emango inoiz. Baina ematen ari haizen erantzunekin, emateik Errazkin eta orohar ezker abertzale osuen kontra martxan jarritako legez kanpoko gerra estrategiyek babesteitukela...ez nike nik ere hire demokrazia leziorik nahi!

JoxeJoxe2 | 2009-01-28 : 16:01

muskildi,
amenazatzeko hobe dek bai gehio ez idaztie.

Bartolo | 2009-01-28 : 16:01

Konturau al zeate Errazkinek eta Eizmendik ein debenaz gehio arduratzen geala Uria hil izanaz baiño?Heriotza bat tartian daola eztao politikie zertan nahasturik, ez? Ze usten dezue Errazkin kargutik kentziek Uria familien tristurie arinduko dula ala? Mesedez!!!!!!!!!!

JON | 2009-01-28 : 16:01

Jaione,eztakit Eizmendik egun hoietan ze esantzun o etzun esan,baño Errazkinek esantzuna behintzet badakigu.Dagoeneko denak hasi zeate gezurre dela esaten,baño oindik eztet zuetako iñor hitz hauei kritika minimo bat eiten.

JON | 2009-01-28 : 16:01

Mikel-i:
Hik nundik atea dek nei ondo iruitzezatela Solabarrietaren telefonue pintxatzie?Ze lelengo gauzie eztiabe Errazkiñena pintxau.Nik eztiat holakorik esan,Errazkiñen hitzek kritikau ditxiat.
Galderatxo bat?Hiri ze iruitzezaizkik hitz hauek?
Ta ze iruitzezak inbertzebena kanpotik esatie?
Ez altzien ba EAkuek kanpotik manejatzen zitubenak?
Errazkiñi kritikarik ez?Ah klaro dena gezurre dek noski.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2009-01-28 : 16:01

Uztarriak aurreko erantzunaren zati bat kendu egin du, arauak ez zituelako betetzen.
Mesedez, errespetatu arauak.

muskildi | 2009-01-28 : 16:01

ta zuk sinesgarritasuna ematen diozu poliziari errazkinek zer esan zuen eta zer ez zuenaren inguruan? baino ba al leike? ta zu abertzale demokratiko bat kontsideratuko zara gainera ez?faborez! zure gorrotoa noraino iristen da?Egia esan azken aldia da uztarrian idatziko dudala, zu bezalakoei erantzuteak ere ez baitu pena merezi.Anonimotasuna koldarkeriz erabiltzen ari zara. Nahi baduzu uztarriara email bat bidali eta aurrez aurre giza legez hitzegingo dugu. Ausardiarik bai?

mikel | 2009-01-28 : 19:01

Jon, esan beharrik etziok ondo iruitzezakela...hoieituk erteerak hoiek...Eta ze arraio dek "kanpotik manejatze" hori? ezker abertzaliek ez ote zeukek "goiko jendiekin" harremanik eukitzeko eskubideik, hala? herriyetako politiko danak zaudek goiko jendiekin harremanetan...lerdokeik etzak idatzi, faorez

egiak | 2009-01-28 : 19:01

Esandakoa egia baldin bada, Errazkin eta Solabarria delako hori pentsatzen nuen baino okerragoak dira. Herritarraren gorputza oraindik bero zegoenean horren bihotzgabe jokatzeak beldurra ematen dit. Hori al da zuek defenditzen dezuen Euskal Herria askatzeko bidea? Hilketa eta gezurretan oinarritutako independientziarik ez dut nahi..
Portzierto, Azpeitik bai komunkabide bai Rubalkabari " txakur" hotsegiteak web honen arauak betezen al ditu? Azpeiti,txakurrak nahiago suge eta putreak baino!!!
mUSIKILDI, zure lagunak giza legea baino nahiago dute atzealdetik bi tiro ematea, ausardia lekziorik ez mezedez, zuen estilo mafiosoa danok bai dakigu zer nolakoa den...ea egia den eta mehatxuak egiteko Gararen web sartzen zaren "egiak" irakurtzera...

azpeiti | 2009-01-28 : 20:01

PIROL, ZE KONFIRAMATU DA?? ERRAZKINEK NESKA BATEKIN TELEFONOZ HITZ EGIN ZUELA?? HORI DELITUA ALDA??
«¿En qué términos hemos aparecido, hemos mostrado dolor o así, sí, no?». «Sí, eso sí, porque es que si no...» HAU DA ERRAZKINEK EGIN ZUEN DELITUA?? LEHENIK ETA BEHIN ENUKE GUZTIZ SINESTUKO, EGITEN DITUZTEN ITZULPENAK BADAKIGULAKO NOLAKOAK DIREN, BAINO EGIA IZANDA ERE ALDERDI BATEKO BI KIDEREN ARTEKO ELKARRIZKETA NORMAL BAT DA. porque es que si no...ESTARIA MINTIENDO izan liteke horren jarraipena. edo beste edozer.
errazkin alderdi batekoa da eta alderdi guztietan konsultatzen dira gauzak goikoekin. eta ikusten denez goikoek ez zuten behartu nahi ez zuen gauza bat egitera, beste batzuk ez bezala.
pirol, demokrata jauna, errazkinen lagun agurtzane espetxeratzea kondenatzen alduzu?? BAI ALA EZ?? hori da guri egiten ziguzuen galdera, ez baduzu berehala BAI erantzuten terrorista bat zara, delikuente bat, bihotzik gabea,...
Ongi etorri gure klubera, geroz eta gehiago gara.

jesuita | 2009-01-28 : 20:01

Sentitzen det azken egun hauetan ez idaztea baina zikloia dela eta basilikako interneta ez dabil batere fin.
Bi gauzatxo esan nahi ditut, batetik "DEMOKRATA" sentitzen garenok ezin dugu onartu polizia entzunketa ilegalak egitea. Baina zer gertatzen da, herriko alkate bati edo herrikoa ez den politikari bati inpunitate osos entzunketak egitea? mesedez, hemengo demokrazia ustelduta dago. Europako beste herrialde baten izango balitz eskandalu politiko bat litzateke. Euskal Herrian berriz eguneroko ariketa demokratikoa bailitzan onartzen dugu DEMOKRATOK.
Eta bestetik grazia emango zidan hildako bat tarteko eta Erraxkinen etorkizuna ez balira egongo tartea (kontuan izan espainiar poliziaren jokaera edozein izan daitekela). Inaxio hil eta arratsalde bertan deitu zuten plenoa eta bertan guztiek aurkeztutako testuak ondo pentsatuak izango ziren, punto eta koma guztiak ondo pentsatua. Testu horiek idazterakoan guztiek pentsatuko zuten familiari animoak ematea, gure miña adieraztea... beraz ez egin mundurik elkarrizketa horretan esandakoaz, GUZTIEK hitzegingo zuten termino horietan. Bestela galdetu muxugorriri tanatorio kanpoan zentzura moziorako bozka eskatzen ibili baitzen azpeitiko PNV.
Azkenik aipatu nahi nuke, batzokiko bileretan bullaka jardun zutela, eta bulla horietan Juliani esate ziotela une oro familiaren ondoan egon behar zuela, familiari pegatuta agertu bahar zela hiletan, manifestazioetan ... gogoratzen nola agertu zen ukalondoa sartzen kameren aurrean abenduaren 4ko kontzentrazioan?
Besterik gabe banoa ariketa espiritual batzuk egitera, ondo izan.

Mollarri | 2009-01-28 : 20:01

Nik Ezker Abertzalearen justifikazioa erabiliko banuke, Eskutxak eta gainontzeko eskubideen urraketak Euskal Herriak pairatzen duen egoeraren ondorio direla esango nuke baino ez det horrelako txorakeririk esango eta Poliziak egindakoa kondenagarria dela esango det. Ea zuetako zenbatek esaten dezuten erailketa bat justikaezina dela... eta hontan ez dago grixik, bai ala ez, txuria ala beltza.

azkoitiarra | 2009-01-28 : 23:01

nik oraintxe bertan bi aldeetako inori ez diot ezer sinisten.
Hala ere bi aldeii lehenik eta behin eskatu behar zaiena da legea goitik bera errespetatu ditzatela eta utzi dezatela bai batzuek eta besteek herri hau engañatzen jarraitzeari.

JON | 2009-01-28 : 23:01

Muskildi:
Junai hirie beitzea txikito ze usteiat nahiko larriye dekela.Gorrotue zenek?Nik?Benetan,junai azkar txekeue itea.
Mikel:
Hik ere esan beharrik eztakek ondo iruitze zazkikela Errazkiñen hitzek ta diskurtsue goitik idatzite ematie eztek konsultie bakarrik,ze esanber deben agintzie dek.EAkuek ere eukikoziaben goikukin konsultatzie ezta?Ba earki kritikatze zenuten

Ahmed | 2009-01-29 : 11:01

Autoan datorren elkarrizketa ekarri nahi nuke hona:
03.12.2008/16:01 h.- Agurtzane SOLABERRIETA MESA
llama al número -----, del que es usuario Iñaki
ERRAZQUIN VITORIA, que le dice que van a hacer el pleno
municipal a las seis de la tarde y Agurtzane SOLABERRIETA
MESA pregunta si “de todas formas, nosotros presentamos nuestra moción”, contestando su interlocutor que sí, que “cada uno haremos lo nuestro” y que “lo que no sé, es..., bueno, nosotros ya hemos recibido uno, pero ese..., nosotros ya tenemos otro también”.
Agurtzane SOLABERRIETA MESA le propone que le envíe el
modelo, por si acaso, para tenerlo.
03.12.2008/17:01 h.- Agurtzane SOLABERRIETA MESA
llama al número -------, del que es usuario Iñaki
ERRAZQUIN VITORIA, para decirle que “os hemos mandado una
propuesta, la he mandado a tu email, ¿la has recibido?”,
contestando su interlocutor que sí y que están contrastándola.
Agurtzane SOLABERRIETA MESA comenta que habían enviado
uno y que, como no sabían si lo habían recibido, han vuelto a mandar otro, pero que son iguales, que “los cuatro puntos son iguales”, y que “le hemos hecho la introducción”, para que puedan coger lo que quieran.
03.12.2008/18:28 h.- Agurtzane SOLABERRIETA MESA
recibe llamada desde el número -------, del que es usuario
Iñaki ERRAZQUIN VITORIA, al que pregunta si ya han hecho el
pleno, respondiendo su interlocutor que sí, que ya lo han pasado y que bastante bien. Agurtzane SOLABERRIETA MESA pregunta si “¿nosotros hemos metido lo nuestro o ha sido aprobado con los otros?” e Iñaki ERRAZQUIN VITORIA contesta que “nosotros lo nuestro, y luego los otros, PNV, EA y Aralar, el de ellos”, que es el que ha salido aceptado. Agurtzane SOLABERRIETA MESA se interesa “¿en qué términos hemos aparecido, hemos mostrado dolor o así, sí, no?”, contestando su interlocutor que “sí, eso sí, porque es que si no.,. sería...”, con lo que Agurtzane SOLABERRIETA MESA se muestra de acuerdo y dice que lo necesita para elaborar una nota de prensa, por lo que pide que se le envíen la moción de A.N.V. Iñaki
ERRAZQUIN VITORIA le cuenta que “hemos hecho un tourmix
con lo que tenía el otro, con lo vuestro y con lo que teníamos
nosotros” y que lo han resumido, por lo que, al final, se ha quedado en tres puntos y lee la moción. Agurtzane SOLABERRIETA MESA dice que muy bien y que “estabamos a la espera de ver en qué términos salías tú, para que nosotros, según eso...”.
- Goitik proposamen bat bidali diotela esan dio Agurtzanek eta ea zer iruditu zaien.

- Kontrastatzen ari direla erantzuten dio Iñakik, eta beraiek beste bat ere badutela. Azkenean bien arteko zerbait egin dutela gaineratzen du...
- Azken esaldia argigarria da. Agurtzanek esaten dio: Zu nola ateratzen ziñen zain geunden, ondoren gu horren arabera...
Goitik inposatu? Hemen guztiak balio du Erraxkin larrutzeko, baina oraingoan "zorionez" poliziaren frogak ditugu "inposaketa" hori nolakoa izan den erakusten diguna.
Patetikoak zarete, Jon eta antzekoak.

JON | 2009-01-29 : 12:01

Agurtzane SOLABERRIETA MESA se
interesa “¿en qué términos hemos aparecido, hemos mostrado dolor
o así, sí, no?”, contestando su interlocutor que “sí, eso sí, porque es
que si no.,. sería...”, con lo que Agurtzane SOLABERRIETA MESA
se muestra de acuerdo
Ez al zan ba gezurre?Zuek zeate patetikuek ta lotsaik eztakezutenak.

Ahmed | 2009-01-29 : 12:01

Jon,
Hire hitzak dituk ondokoak.
Mikel:
Hik ere esan beharrik eztakek ondo iruitze zazkikela Errazkiñen hitzek ta diskurtsue goitik idatzite ematie eztek konsultie bakarrik,ze esanber deben agintzie dek
Patetikoak zarete, Jon eta antzekoak.

JON | 2009-01-29 : 13:01

Ahmed:
Hi ta hi bezelakuek beti baloiek kanpoa botatzen.Errazkinen hitzei kritikarik ez.Hau bera Eizmendik esan balu...Hipokrita batzuk zeate.

JON | 2009-01-29 : 14:01

Ederki esan dek,hi bezela paentsatzen ez degunak.Ta bai,hipokrita bat haiz,gauz batzuk kritikau ta bestiek ixildu,komeni zakena bakarrik komentau.
Ta patetikue dek,komeni danin esatie poliziyei etzakola sinistuber,hitzulpenie gaixki inda daola.ta komeni danien ondo daola esatie.Hori azalduyok hire moduko hemen idazteben bestiei.

Ahmed | 2009-01-29 : 14:01

Baloiak kanpora?
Auto horretan zetorrenaren inguruan ari ziñeten, eta nik auto horretako zati bat ekarri diat hi bezalakoen argumentuei erantzuteko, eta horren gainean nire iritziak emateko.
Eta nire iritzietako bat duk patetikoak zaretela, hi eta hemen dabiltzan beste zenbait. Eta ez nik bezala pentsatzen ez duzuelako. Ezta gutxiagorik ere.

JON | 2009-01-29 : 15:01

Gai batetik komeni diren puntuek ikutu ta ez dienaz komeni ezer ez esatie zer da?
Iritzi asko azaldu die kondenie eskatzezebenai beste gauza asko kondenatzeko eskatzen,askotan arrazoiekin,baño hemen eztet zuetako iñor ikusi Errazkiñen hitzek kritikatzen,ta nei naiko lotsagarriyek irutze ziztek.Seguru Eizmendik esan bazitun kritika geio azalduko zila zuen partetik.
Askorek gezurre dila,itzulpenie gaizki inda daola,lengun batzokiyen berdin hitzeitezebela...Argumento hauekin usteiat naiko garbi daola batzuei ere etzaizkizuela ondo iruitu hitz hauek baño halare denak ixilik...

Ahmed | 2009-01-29 : 15:01

Isildu? Gai bat badin badago eztabaidagai horretaz aritzea ez da beste gaiak isiltzea.

Ahmed | 2009-01-29 : 17:01

Ez ditut Erraxkinen hitzak kritukatu, ez zaizkidalako lotsagarriak iruditu.
Niretzat elkarrizketa horretan ez dago ezer Erraxkin lotsarazteko modukorik.

JON | 2009-01-30 : 13:01

Noski eztek kritikagarriye galdetzie ez familiyekin eon dien,ala lagundu dieten...ez,baizik eta kanpo aldea,hau dek prentsa,jendea...samiñe erakutsi deben.
Nola lotsakoek ba Errazkin lotsie zer dan etzakik eta ez beak ta ez hi bezelako hipokritak beraiek bezela pentsatzen ezteben denak kritikatzeitubenak.
Ta hi ta hi bezelako beste batzuk hipokrita batzuk zeatela nere iritzietako bat dek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu