Hemen dira sansebastianak, euripean

Uztarria.eus 2009ko urt. 19a, 16:01
Helduen danbor taldeen plazako kokapena.

Gaur helduen danborradan 21 taldek eta gastadoreek irtengo dute; bihar haurrenean, berriz, 10 taldek eta gastadoreek

Gaur taldeek bakea eta konponbidearen aldeko aldarrikapena egingo dute, eta minutu bateko isilunea gordeko da

Sansebastianetako argazki bildumak hemen: bilduma 1, bilduma 2, bilduma 3

Heldu dira sansebastianak. Gaur, urtarrilak 19, egun berezia da azpeitiarrentzat. 22:15ean hasita, taldeetako danborjoleek herriko kaleetan sansebastianetako musikaz lagunduta danbor hotsak zabalduko dituzte.

Urtero bezala, gastadoreen taldeak irekiko du danborrada. Horien atzetik 21 taldek hartuko dute parte. Guztiek 22:15ean irtengo dute Olazko Andra Mariaren plazatik eta Hartzubia aldetik. Hamabiak aurretik plazan elkartuko dira eta udaletxean herriko bandera igoko dute hamabietan. Aurten, gastadoreen taldeak helduen danborradan 50 urte beteko dituenez, berak igoko du bandera.

00:00ak baino minutu batzuk lehenago, Konponbidea. Elkarrizketa. Euskal Herria. Hitza eta erabakia. Bakea leloa izango duen parkarta aterako dute taldeetako ordezkariek elkarrekin, minutu bateko isilunea gordetzearekin batera. IƱaki Errazkin larunbatera arteko alkateak proposatu zien abenduan, "euskal gatazkako sufrimendu guztiengatik", eta onartu egin zuten.

Bihar haurren txanda izango da. Gastadoreen taldeaz gainera, hamar danbor taldek irtengo dute. 12:30ean, Artetxeneko paretik irtengo dute haurrek, karrozarekin. Aurtengo karrozaren gaia, Izarraizko izoztegia da eta Eli Beobidek egin du.

Egitaraua

Urtarrilak 19, gaur. San Sebastian bezpera.

  • 22:15ean, Olazko Andre Mariaren plazatik irtenda, helduen danborrada.
  • 00:00etan, helduen danborradako talde guztiak herriko plazan elkartuko dira eta udaletxean herriko bandera igoko dute. Gastadoreen taldeak helduen danborradan 50 urte beteko dituenez, omenaldia egingo diete udaletxean.
  • 00:30ean, El Cohete txaranga eta Zo-zongo perkushow taldea.

Urtarrilak 20, bihar. San Sebastian eguna.

  • 09:30ean, Izarraitz Txistulari taldearen eta Azpeitiko Musika Bandaren goiz eresia. Ardozaleak eta Gure Ametsa danborradako taldeen kalejira.
  • 10:15ean, Udalbatza udaletxetik parrokiara joango da.
  • 10:30ean, prozesioa parrokiatik irtenda.
  • 10:45ean, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, meza nagusia.
  • 12:00etatik 12:30ak bitartean, sokamuturra, Gorixo ganadutegiko zezenekin.
  • 12:30ean, Artetxeneko paretik irtenda, haurren danborrada eta karroza.
  • 16:00etan, Olazko Andre Mariaren plazan, haur parkea.
  • 16:30etik 20:00etara bitartean, sokamuturra, Gorixo ganadutegiko zezenekin.
  • 17:00etan, Izarraitz pilotalekuan pilota partidak, 12 eurotan. Asegarceko pilotariak. Lehen partida, lau t'erdikoa: Koka-Arretxe II.a. Bigarren partida, Bigarren Mailako Binakako Txapelketa: Berasaluze IX.a-Urberuaga bikotea Belloso-Eskudero bikotearen kontra.
  • 20:00etan, herriko plazan, Egan taldearekin dantzaldia.
  • 23:15ean, Olazko Andre Mariaren plazatik irtenda, bandera jaisteko danborrada. Zezenzaleak, Barrenetxea, Oilo Soro eta Irrintzi danbor taldeek hartuko dute parte, Azpeitiko Musika Bandarekin batera.
  • 00:00etan, herriko plazan, herriko bandera jaitsiko dute.
  • 00:30ean, herriko plazan, Egan taldea.