Bidezko Merkataritza bultzatzeko, gabonetako denda jarri dute

Uztarria.eus | Gizartea
2008ko abe. 22a, 09:12

Azpeitiko Misio Taldekoek ireki dute

Urtarrilaren 5era arte egongo da irekita

Azpeitiko Misio Taldekoek Bidezko Merkataritza denda ireki berri dute. Misio Taldeak Donejakue kalean duen lokalean egongo da denda eta urtarrilaren 5era arte egongo da irekita.

Bidezko Merkataritza sustatzea da gabonetako denda honen helburu nagusia. Herrian beste era bateko kontsumoa egiteko baliabideak jarri nahi dituzte Misio Taldekoek.

Ordutegia

Astelehenetik igandera 18:00etatik 20:00etara zabalduta egongo da gabonetako denda. Igande goizean, berriz, bi orduz irekita egongo da, 11:30etik 13:30era. Abenduaren 24an eta 31n goizean bakarrik irekiko dute eta Eguberri egunean eta Urteberri egunean itxita egongo da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu