Gazteria Sailak hainbat ekitaldi antolatu ditu gabonen inguruan

Uztarria.eus 2008ko abe. 17a, 12:12

Sei urtetik hamazazpi urte bitarkoentzako eskaintza prestatu dute

Gaur (asteazkena) ekintzetan izena emateko azken eguna da

Udaleko Gazteria Sailak, urteko bezala, hainbat ekitaldi antolatu ditu gabonen inguruan. Hilaren 22an, astelehena, hasiko da gabonetako programazioa eta abenduaren 30era arte aukera zabala eskainiko dute.

Iturritxi eta Txiki Txoko ludotekek 6 urtetik 12ra artekoentzako eskaintza antolatu dute. Ludotekek Bixkor-Bixkor lehiaketa, Txuri Urdinera irteera, talo festa eta gabon parkea antolatu dituzte. Ekintza guztietan parte hartzeko 12 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek, eta bazkide ez direnek, berriz, 15 euro.

Zapo Txoko Gaztelekuak 12 urtetik 17 urte bitartekoentzako eskaintza prestatu du. Pintxo lehiaketa, Txuri Urdinera eta ondoren zinemara irteera, pala txapelketa eta rock jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute gabon hauetan gazteek. Ekintza guztietan parte hartu nahi duenak 12 euro ordaindu beharko ditu, baina ekintza bakarrean ere eman daiteke izena. Pintxo lehiaketan eta pala txapelketan parte hartu daiteke euro baten truke, rock jaialdira joateko bi euro ordaindu beharko dira eta Txuri Urdinera eta zinemara joateak, berriz, 10 euroko kostua izango du.

Ludotekako zein Gaztelekuko ekintzetan parte hartzeko bertan eman behar da izena, eta gaur da horretarako azken eguna. Informazio gehiagorako 943 15 11 79 (Iturritxiki ludoteka), 943 15 05 16 (Txiki Txoko ludoteka) edo 943 15 71 61 (Zapo Txoko gaztelekura) telefono zenbakietara deitu behar da.

Jostailu bilketa

Gabonetako ekintzetaz gain, Udaleko Gazteria Sailak, Gurutze Gorriak eta Zaparraie taldeak jostailu bilketa antolatu dute. Ekimen honek Euskal Herrian eta Peruko Huycan herrian jostailuak banatzea du helburu. Antolatzaileek eskatu dutenez, jostailuek egoera onean egon behar dute, beste haur batzuentzako izango direlako.

Jostailuak Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketara, Zapo Txoko Gaztelekura edo Zaparraiek Frontoi Txikiaren alboan duen lokalera eraman beharko dira. Gaur izango da jostailuak emateko azken eguna.

Gazteria Sailaren eskaintza

Txiki Txoko eta Iturri Txiki ludoteketan.

  • Abenduak 22, astelehena. Bixkor-Bixkor lehiaketa. 10:00etatik 13:00etara.
  • Abenduak 23, asteartea. Txuri Urdinera irteera. 10:00etatik 17:30era.
  • Abenduak 29, astelehena. Gabon Parkera irteera. 10:00etatik 13:00etara.
  • Abenduak 30, asteartea. Talo festa. 10:00etatik 13:00etara.

Zapo Txoko Gaztelekuan.

  • Abenduak 22, astelehena. Pintxo lehiaketa. 10:00etatik 13:00etara.
  • Abenduak 23, asteartea. Txuri Urdinera eta zinemara irteera. 10:00etatik 19:30era.
  • Abenduak 29, astelehena. Pala txapelketa. 10:00etatik 13:00etara.
  • Abenduak 30, asteartea. Rock jaialdia. 17:00etatik 20:00etara.