Iraurgi Ikastetxeko Gabon Jaialdia larunbatean

Aitor Cordoba (Iraurgi Ikastetxeko LHko koordinatzailea) 2008ko abe. 12a, 15:12
2007-2008ko jaialdiko une bat.

Arratsaldeko bostetan hasiko da, Izarraitz pilotalekuan

Ateratzen den dirua ikastetxeak Bohechiorekin duen elkartasun proiektura bideratuko da

Larunbat honetan ospatuko da Iraurgi Ikastetxeak antolatzen duen Gabon Jaialdia, Izarraitz pilotalekuan. 17:00etan hasiko da.

Bertan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta lehendabiziko aldiz DBHko ikasleek parte hartuko dute. Harrak antzerkia, kantu eta dantza eginez familiak alaitzen saiatuko dira.

Jaialdi bukaeran bi otarren zozketa ere izango da; ateratzen den dirua Iraurgi Ikastetxeak Bohechiorekin duen elkartasun proiektura bideratuko da.