Azpeitiko Ikasle Eguna ospatuko dute larunbatean

Uztarria.eus 2008ko abe. 12a, 10:12

Egunean zehar bazkaria, jolasak eta triki bertso poteoa egingo dituzte

Gauean Triki ta su, No hay solución, Egurra ta kitto eta Karenka taldeek kontzertua eskainiko dute

Azpeitiko Ikasle Eguna ospatuko dute bihar, larunbata. Hainbat ekintza prestatu dituzte eta egun osoan zehar jolasak, txotxa, bertso poteoa eta musika kontzertuak izango dira.

14:00etan bazkaria egingo dute Gaztetxean eta ondoren ekitaldia. Arratsaldeko bostetan jolasak izango dira Frontoi txikian eta jarraian triki bertso poteoa egingo dute. Gauean Txotxa egingo dute Gaztetxean eta antolatzaileek adierazi dutenez, jatekoa ere bertan erosteko aukera izango da. 22:30etatik aurrera musika izango da protagonista nagusia. Ordu horretarako karaokea antolatu dute eta ondoren musika kontzertuak izango dira. Lau musika talde izango dira oholtza gainean: Triki ta su, No hay solución, Egurra ta kitto eta Karenka.

Txartelak ohitu lekuetan egongo dira salgai.