Zainketa aringarrien inguruko bi hitzaldi antolatu ditu Udalak

uztarrria.com | Gizartea
2008ko aza. 26a, 11:11

Gaur (asteazkena) lehenengo hitzaldia izango da, Sindikatu Zaharrean, 17:00etan

Lory Thompson psikologia doktorea izango da hizlaria

Lory Thompson psikologia doktorea izango da hizlaria.  Argazki originala

Udal Gizarte Zerbitzuak Zainketa aringarrien inguruko bi hitzaldi antolatu ditu. Hizlaria Matia Fundazioko Lori Thompson psikologia doktorea izango da.

Lehenengo hitzaldia gaur, asteazkena, izango da, arratsaldeko bostetatik aurrera. Amaierako gaixotasunai eta heriotzari buruz hitz egingo du hizlariak. Bigarrengo saioa datorren asteazkenean, abenduaren 3an, egingo dute eta Amaierako gaixoen zaintzailea zaintzea izango da hitzaldiaren gaia.

Sindikatu Zaharrean emango dira bi hitzaldiak, gazteleraz.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu