Irrintzikoak izan dira txapeldunak elkarteen arteko mus txapelketan

Urola Kostako Hitza 2008ko aza. 25a, 10:11

Hamar elkartek hartu dute parte Izarraitz-Txoko elkarteak antolatutako mus txapelketan

Iñaki Olaizola eta German Rekejo izan dira irabazleak

Izarraitz-Txoko Elkarteak elkartearen 75. urteurrena ospatzeko ekimenen baitan herriko elkarteen arteko mus txapelketa antolatu zuen. Larunbat arratsaldean jokatu zuten txapelketa Izarraitz-Txoko elkartean bertan. Irabazleak, Irrintzi elkarteko Iñaki Olaizola eta German Rekejo izan ziren. Txapeldunordeak, berriz, Nahi Genduena elkarteko Juan Luis eta Inixio.

Mus txapelketan herriko hamar elkarteetako kideek hartu zuten parte: Ardozaleak, Gure Ametsa, Arauntza, Loiola Bide Zahar, Nahi Genduena, Ilunpe, Zokoa, Oilagorra, Irrintzi eta Izarraitz Txoko.

Antolatzaileen arabera, kanporaketa "gogorra" jokatu ondoren, finalaurrekoa Irrintzikoak eta Nuarbeko Nahi Genduenakoak jokatu zuten.