Iñaki Etxenagusiak irabazi du XIII. Mendi Argarki Rallya

uztarrria.com 2008ko aza. 18a, 10:11

Adolfo Vazquezek lortu du bigarren postua eta Juan Joxe Agirre hirugarren izan da

Gazteen kategorian, Unai Azkue eta Amaia eta Idoia Lizaso izan dira sarituak

Iñaki Etxenagusia azpeitiarrak irabazi du XIII. Mendi Argarki Rallya. Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako lehiaketa azaroaren 2an egin zuten Aizarnan. Adolfo Vazquez lortu du bigarren postua eta Juan Joxe Agirre hirugarren izan da.

Sari banaketa hilaren 22an, larunbata, egingo da Baigerako lehen solairuan. Antolatzaileek bost sari banatuko dituzte helduen kategorian. Iñaki Etxenagusia irabazleak 180 euroko saria eramango du etxera, Adolfo Vazquezek 120 eta Juan Joxe Agirrek 90 euro eskuratuko ditu. Azpeitiko lehen sailkatua eta aurrez saririk jaso gabekoa Juan Mari Ibarzabal izan da eta 90 euro jasoko ditu. Juan Joxe Agirrek hirugarrengo postua lortzeaz gain, argazki onenaren saria ere irabazi du eta horrekin beste 60 euro.

Gazteen sariak

Hamasei urtetik beherakoen artean, Unai Azkue zumaiarrarentzat izan da lehen saria. Amaia eta Idoia Lizaso azpeitiarrak bigarren eta hirugarren gelditu dira, hurrenez hurren.