Karasusaneko okupazioagatik bederatzi gazte epailearen aurrean deklaratzera deitu dituzte

Uztarria.eus | Gizartea
2008ko aza. 4a, 12:11

Azpeitiko Gazte Asanbladak salatu du "etxebizitza politika berri bat eskatzeagatik epaituak" izango direla

"Egoera ez da aldatu eta Udaletik etorritako promesak hitz xumeetan" gelditu direla adierazi du

Gazteak Karasusaneko etxean.  Argazki originala

Bi urte pasatu dira Azpeitiko gazte talde batek Karasusan etxeko lehen solairua okupatu zuenetik eta, orain, ekintza horien ondorioz bederatzi gaztek hil honetan deklaratu egin beharko dute epailearen aurrean, inputatu gisa. Gertaera horien harira, Azpeitiko Gazte Asanbladako kideek idatzia kaleratu dute, eta "borrokarako grina" berretsi nahi izan dute. "Gure ahotsa ezingo dute isilarazi", diote.

Orduan egindako ekintzarekin, "espekulazioaren itzalpean zegoen eraikin huts batetik borroka luze bati hasiera" eman zion asanbladak, "etxebizitza eskubidea, eskubide unibertsala dela oinarri hartuta". "Azpeitian gazteok dugun arazo larrienetako bat da etxebizitza eskubidea ez bermatua egotea, eta gazteentzako etxebizitza politika berri bat eskatzeagatik epaituak izango dira bederatzi gazte".

Egoera ez dela aldatzen salatzen dute Karasusan okupatu zutenek. Haien esanetan, Udaletik etorritako "promesak hitz eta proposamen xumeetan besterik ez dira gelditu; guk ekintza zuzenak behar ditugu, ordea".

Etxebizitza eskubidea urratu egin dela gogoratu dute. "Jakina da betebehar oro eskubide baten ondorioz sortua dela, eta alderantziz. Beraz, eskubide bat urratua izatean, horri dagozkion betebeharrak zilegitasun osoa galtzen dute", adierazi dute Azpeitiko Gazte Asanbladakoek. Talde eta mugimendu guztiei "ekintzetan parte hartzeko konpromisoa" hartzeko ere eskatu diete.

Bidali:  

Erantzunak

jabi | 2008-11-05 : 12:11

Famili hori 25 urte darama herritik ihes egin da, beraien aita bahituta izan ondoren, zergaitik akoso hori etxe horrei, pintadak, pankartak, okupazio ilegala.
Herrian mila etxe baino gehiago daude utsik, horietako batzuek salgai daude, baino iƱork ez dituzte erosten, noski arazao prezioa da, zergaitik nahi dute derriortu karasusan familiari etxe hori saltzea ez nahi badute, zer espero dute beste etxe hoiek baino prezio hobeagoan jarriko dutela salgai?

gaztie | 2008-11-05 : 16:11

Jabi, oso galdurik bizi zara.
Karasusa aukeratu izana ekintza hauek burutzeko ez dauka honen jabeekin zer ikusirik. Hasteko, guztiaren helburua udala presionatuz helburu finkoak lortzea besterik ez zen izan. Karasusa herriaren erdian guztiok usteltzen ikusi ohi dugun eraikin bat besterik ez da, hortik hori aukeratu izana. Bestalde adierazi etxean sartu eta bereala hots egin ziotela bertako jabeari egoera azalduz, EZ ZELA EZER PERSONALA adieraziz, borroka tinko bati indarra emateko ekintza bat besterik ez zela esanez.... honen erantzuna ez zen gazteen tono berdinean izan ordea.
Gauza baten emango dizut arrazoi Jabi, Azpeitian mila etxe huts dagoela oraindik.....

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu