Kirol elkarteen diru laguntza eskatzeko epea ostiralean bukatuko da

Uztarria.eus | Kirolak
2008ko urr. 29a, 12:10

Elkarteek 2007-2008 denboraldian oinarritutako dokumentazioa aurkeztu behar dute

Urte naturalari lotuta dauden kirol-modalitateentzako laguntzak urtarrilean eskatu behar dira

Udalak kirol elkarteentzat diru laguntzak banatuko ditu. Herriko kirol taldeek urriak 31, ostirala, izango dute eskaera egiteko azken eguna.

Elkarteek 2007-2008 denboraldian oinarritutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute epearen barruan. Urte naturalari lotuta dauden kirol-modalitateak, aldiz, 2009ko urtarrilaren 1-31ra bitartean aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Eskaera urtarrilean egingo dutenek dokumentazioa 2008. urtean oinarritu behar dute.

Eskaerak Udal Harrera Erregistroan aurkeztu behar dira.Informazio eta argibide gehiagorako 943 15 00 95 telefono zenbakira deitu behar da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu