Filmak eta dokumentalak aukeran

Urola Kostako Hitza | Kultura
2008ko urr. 29a, 10:10

Azpeitiko zine klub taldeak Betharram aretoan eskaintzen dituen pelikula guztiak Udal Liburutegian dituzte aukeran

Ia mila DVD dituzte aukeran, bai haurrentzako bai helduentzako

Azpeitiko Udal Liburutegiak multimedia material gehiago du hil honetatik aurrera, bai helduentzako bai haurrentzako DVD eskaintza zabaldu egin baitu. Izan ere, Ta3. zine klub taldeak doan eman die film sortarekin osatu dute euren bilduma. Hau da, Betharramdarretako DVD emanaldietan botatako hainbat pelikula Udal Liburutegira eraman dituzte, nahi duten herritarrek eskura izan ditzaten.

Pixkanaka zabaltzan ari da, beraz, Uda Liburutegiko multimedia sailaren eskaintza; dokumentalak, filmak, diskoak...biltzen dituena: Baina helduek baino haurrek estimazio handiagoa diote zerbitzu honi: "Helduek ere hartzen dituzte DVDak etxean ikusteko, baina haurren sailekoek dute benetan arrakasta", diote Udal Liburutegikoek.

Oparitzen jarraitzeko asmoa

Ta3. zine klub taldekoek, helduentzako 31 film eta haurrentzako 11 film oparitu dizkiote Udal Liburutegiari orain arte eta, gainera, aurrerantzean ematen dituzten DVDak ere Liburutegiari oparitzeko asmoa dute: "Gure asmoa, urtez urte liburutegiaren DVD eskaintza joatea da. Horretarako, urtean zehar Betharram aretoan ematen ditugun filmak oparituko dizkiogu Udal Liburutegiari, edonoren esku egon daitezen".

Ia mila DVD

Gaur egun Enparan Dorretxean dagoen liburutegian helduentzako 397 pelikula eta 200 dokumental daude jasota, eta haurrentzako, berriz, 340 DVD. Erabiltzaileek hiru multimedia produktu eta hiru liburu har ditzakete aldi berean. Multimedia elementuak astebetez eduki ditzakete etxean, eta itzultzeko epea behin luzatu dezakete, "gehienez 15 egunetan izan ditzakete etxean". Liburuak, aldiz, hamabost egunetarako hartu daitezke, eta itzultzeko epea luzatzeko aukera ere badago.

Udal liburutegiko DVD zerrenda

Helduentzako DVDak

AGUA (Deepa Mehta)

AVRIL ( Gerald Hustache-Mathieu)

BLOW UP ( Michelangelo Antonioni)

BORN INTO BROTHELS (Zana Briski eta Ross Kauffman)

BUBBLE (Steven Soderbergh)

DEVDAS ( Sanjay Leela Bhansali)

DOMICILIO DESCONOCIDO (Kin Ki-Duk)

EL ALMUERZO DESNUDO (Naked Lunch)

EL CIELITO (Maria Victoria Menis)

EL DOMINGO SI DIOS QUIERE ( Yamina Benguigui)

EL LABERINTO DEL FAUNO (Guillermo del Toro)

EN EL MUNDO A CADA RATO ( Patricia Ferreira, Pere Joan Ventura, Chus Gutierrez, Javier Corcuera eta Javier Fesser)

EN TIERRA DE HOMBRES (Niki Caro)

FRESAS SALVAJES ( Igmar Bergman)

JESUS CAMP; SOLDADOS DE DIOS (Heidi Ewing eta Rachel Grady)

GILANEH ( Rakhshan Bani-Etemad eta Mohsen Abdolvahab)

GRACIAS POR FUMAR (Jason Reitman)

LA CIENCIA DEL SUEÑO (Michael Gondry)

LA JOVEN DE LAS ESPECIAS (Paul Mayeda Berges)

LA SOLEDAD ( Jaime Rosales)

NATURALEZA MUERTA (Jia ZhangKe)

NUEVE VIDAS (Rodrigo Garcia)

OFFSIDE; FUERA DE JUEGO (Jafar Panahi)

PARIS JE T´AIME (Zuzendari ezberdinen laburmetraiak)

PERSONA (Igmar Bergman)

PLACERES DESCONOCIDOS (Jia ZhangKe)

PLATFORM (Jia ZhangKe)

TIEMPOS DE AMOR; JUVENTUD Y LIBERTAD (Hou Hsiao Hsien)

THE WORLD (Jia ZhangKe)

THUMBSUCKER (Mike Mills)

UNA VERDAD INCOMODA (Davis Guggemheim)

Umeentzako DVDak

DORAEMON Y EL PEQUEÑO DINOSAURIO (euskaraz)

HARRY FEET

HARRY POTTER Y LA ORDEN DE FENIX

LOS SIMPSON, LA PELICULA

MEE-SHEE, EL GIGANTE DEL AGUA

NOCTURNA (euskaraz)

RATATOUILLE

REVELION EN LA ISLA

SALVAJE

SHIN CHAN, LA AMBICION DE KARAKAKA ( euskaraz)

SHREK TERCERO

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu