Udalak parekidetasun plana diseinatuko du

uztarrria.com | Gizartea
2008ko urr. 24a, 10:10

Plana diseinatu aurretik, Oreka Sarea SL enpresak Azpeitiko emakume eta gizonen egoeraren diagnosia egingo du

Bestalde, Azpeitiko ikastetxeetan heziketako programa jarriko dute martxan

Azpeitiko Parekidetasun Batzordeak herriko emakume eta gizonen egoera aztertzeko parekidetasun plana jarri nahi du martxan. Horretarako herriko emakume eta gizonen egoeraren diagnosia egitekoa agindua eman du.

Oreka Sarea SL egingo du azpeitiarren egoeraren azterketa eta urtebete dute ikerketa egiteko. Azpeitiko udalak 29.936 euro bideratu ditu diagnosia egiteko.

Bestalde, Harremanak Hezkuntza Elkarteak heziketako programa bat jarriko du martxan Azpeitiko ikastetxe guztietan. Horretarako, Udalak 25.460 euro eman ditu.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu